Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Eliane Mendiboure zendu da

2019/12/12
Merezi zuen beste eskertzeko paradarik eman gabe, atzo arratsaldean gure artetik joan zitzaigun Eliane.
Ttiki handia zinen Eliane.
Ixil ixila, irrifar bat ezpainetan, ekiteko beti prest.
Xilabako kartzela arduradun, gure proiektuen itzultzaile...
Laguntza handia eman diguzu langintza ttikien ardurak hartuz.
Toki ttikia hartzen zinuen.
Hutsune handia uzten duzu.
Ez adiorik!!!

Oharrak

Eliane, Kanboko beila etxean izanen da bihar eta etzi (abenduaren 13 eta 14).
Astelehenean, abenduaren 16, gorputz erraustea eginen da Miarritzen goizeko 8:30ean familia eta ahaideen inguruan. Ondotik, 15:30ean azken agurra eginen zaio Uztaritzeko  Bilgune gelan.