Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsuztaritze proiektua bururatu da Uztaritzen

2025/11/27
Azken hilabeteetan landutako bertso proiektuaren bukaerako besta egin dugu Lapurdi gelan.

Uztaritzeko herriko etxearekin batera osatu dugu Bertsuztaritze proiektua. Uztaritzeko lau eskola elebidunek parte hartu dute eta eskola bakoitzak sei saio jaso ditu eskola orduetan Ainhoa Sarasua irakaslearekin. Bertan bertso sorta ederrak landu dituzte eta gaur entzun ahal izan ditugu Oscar Estangaren gitarraren laguntzaz. Bertso besta edertzeko Elixabet Etxandi eta Josu Txoperena izan ditugu bertsotan, kantu eta jolas.

Bertsu eta Uztaritze ongi josi dira gaurkoan, hazia ereina da!