Bertsulari ttikiak iragan dira
2026/05/13
Larzabal, Hiriburu eta Senperen bildu dira ikastoletako bertsolari ttikiak.
Urtero bezala, aurten ere giro goxoan iragan dira Bertsulari ttiki egunak, hiru orotara. Bertsolaritza lantzen duten ikastoletako haurrak bildu dira herrika, eta bertso sorta zinez ederrak entzun ahal izan ditugu, doinu ezberdinez jantziak. Hiru saioetan zehar gomita bereziak izan ditugu, hala nola, Maddi Ane Txoperena, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Beñat Larrori, Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua. Bertsulari ttikiak musikaz laguntzeko eta ahotsa berotzeko lanetan Oskar Estanga izan dugu.
Seaskako ikastoletan daramagun bertsolaritza proiektuaren erakusleihoa izaten dira Bertsulari ttiki egunak. Bertsoak sortu, kantatu eta entzun, eta hizkuntzarekin plazer hartu.