Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsulari Ttiki Eguna, Larzabalen, Larresoron, eta Hendaian

2019/05/28
Bertsularien Lagunak elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatzen dugun Bertsulari Ttiki ospakizunak iragan berritan, balorazio positiboa egin dute Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsularitza erakasleek.

Aurten lau Bertsulari Ttiki Egun ospatu ditugu.

Apirilaren 14an Larzabaleko Herriko Gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen: 10:00-13:00 Ikastoletako haurrek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean haurrek, Amets Arzallusek eta Sustrai Colinak eskainatako bertsualdi saioa entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkhatek jardun zuen. Orotara 8 ikastolak parte hartu zuten eta 211 haur bildu ziren, haien erakasleekin batera: Aloze, Baigorri, Amikuze, Donibane Garazi, Oztibarre, Azkarate, Larzabal, eta Sohüta.

Bertsulari Ttiki 

Apirilaren 16an Larresoroko Herriko Gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen: 10:00-13:00 Ikastoletako haurrek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean haurrek, Amets Arzallusek eta  Uxue Alberdik eskainitako bertsualdi saioa entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkhatek jardun zuen. Orotara 8 ikastolak parte hartu zuten eta 241 haur bildu ziren,  haien erakasleekin batera: Hazparne, Kanbo, Lekorne, Arberoa, Ortzaize, Uztaritze, Itsasu, eta Beskoitze.

Bertsulari Ttiki Hendaia

Apirilaren 17an eta 27an Hendaiako Antoine D´Abadie aretoan iragan ziren 2019. urteko azken bi Bertsulari Ttiki Egunak. Ikastoletako haurrek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia eskaini zuten, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean haurrek, Sustrai Colina eta Amets Arzallusek bertsulariak bertsutan entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkhatek jardun zuen. Orotara bi egunetan, 13 ikastolak parte hartu zuten. Apirilaren 17an, 275 haur bildu ziren, eta apirilaren 27an, 273: Miarritze, Hiriburu, Donibane Lohizune, Azkaine, Angelu, Urruña, Bidarte, Baiona Oihana, Baiona Polo, Ziburu, Senpere, Sara, eta Hendaia.

Bertsulariak