Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsulari Ttiki Eguna, Larzabalen, Larresoron, eta Hendaian

2018/05/01
Bertsularien Lagunak elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatzen dugun Bertsulari Ttiki ospakizunak iragan berritan, balorazio positiboa egin dute Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsularitza erakasleek.

Larzabalen

Larzabale

Apirilaren 24ean Larzabaleko Herriko Gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia,   Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean haurrek, Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok eskainatako bertsualdi saioa entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkhatek jardun zuen. Orotara 8 ikastolak parte hartu zuten eta 280 haur bildu ziren: Aloze, Arberua, Baigorri, Amikuze, Donibane Garazi, Ortzaize, Larzabal, eta Sohüta.

Larresoron

Larresoro

Apirilaren 26an Larresoroko Herriko Gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean haurrek, Julio Sotok eta  Miren Artetxek eskainitako bertsualdi saioa entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Aimar Karrikak jardun zuen. Orotara 9 ikastolak parte hartu zuten eta 310 haur bildu ziren: Hazparne, Kanbo, Lekorne, Senpere, Sara, Uztaritze, Itsasu, Baiona Polo, eta Baiona Oihana.

Hendaian

Hendaia

Apirilaren 27an Hendaiako Antoine D´Abadie aretoan iragan ziren 2018. urteko azken bi Bertsulari Ttikik. Bat goizean eta bestea bazkal ondoren.

Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia eskaini zuten, Gorka Rodriguez musikarien laguntzarekin. Tartean haurrek, Sustrai Colina eta Miren Artetxe bertsulariak bertsutan entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkhatek jardun zuen. Orotara  8 ikastolak parte hartu zuten. Goizean 200 haur bildu ziren eta bazkal ondoren 179: Miarritze, Hiriburu, Donibane Lohizune, Azkaine, Angelu, Urruña, Bidarte, eta Hendaia.