<!DOCTYPE html> Bertsulari Ttiki Eguna, Larzabalen eta Miarritzen — Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsulari Ttiki Eguna, Larzabalen eta Miarritzen

2014/05/28
Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatzen dugun Bertsulari Ttiki ospakizunak iragan berritan, balorazio positiboa egin dute Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsularitza erakasleek.

Larzabalen

Maiatzaren 16an Larzabaleko Herriko Gelan iragan zen bertsulari ttiki egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-12:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek Ramuntxo Christy eta Aitor Servier bertsulariak bertsutan entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkahatek jardun zuen.Bertsulari ttiki eguna Larzabal

Orotara 7 ikastolak parte hartu zuten eta 180 haur inguru bildu ziren: Aloze, Donapaule, Donibane Garazi, Oztibarre, Sohüta, Ortzaize, eta Arberoa.

Miarritzen

Maiatzaren 23an Miarritzeko Jai-Alai esker-paretan iragan zen bertsulari ttiki egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-12:00 eta 13:00-15:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Maddalen Arzallus musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek Eneritz Zabaleta eta Ortzi Murua bertsulariak bertsutan entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Aimar Karrikak jardun zuen.

Bertsulari Ttiki eguna Miarritze

Orotara 15 ikastolak parte hartu zuten eta 550 haur inguru bildu ziren: Itsasu, Kanbo, Hazparne, Uztaritze, Urruña, Miarritze, Baiona Hiriondo, Baiona Oihana, Hendaia, Hiriburu, Angelu, Azkaine, Sara, Donibane Lohizune, eta Senpere..

Orotara

Aurtengo bi bertsulari Ttiki egunetan 22 ikastola (750 haur inguru) bildu dira.

Parte hartzaileak.- Bertsu-erakasleak: Odei Barroso, Aimar Karrika eta Xan Alkhat. Bertsulariak: Ramuntxo Christy, Aitor Servier, Eneritz Zabaleta eta Ortzi Murua. Musikariak: Oskar Estanga eta Maddalen Arzallus.

Bertsulari Ttiki Eguna, Larzabalen eta Miarritzen (Bertsularien Lagunak)