Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsulari gazteen xapelgoaren finala igandean

2023/05/22
Maiatzaren 28an ospatuko da Itsasuko Sanoki gelan goizeko 11:00etan.

Sei bertsolarik kantatuko dute gazte Xilabako finalean: Oihan Perez Harispe, Haize Lekuona Blanco, Unax Aizpurua Ibargarai, Aiantze Lannes Butron, Ibai Lekuona Arceles eta Haira Aizpurua Ibargarai. Xalbat Alzugaray gai jartzaile bezala arituko zaigu. Saio honetan jakingo dugu ekainaren 3an nor joango den Iurretako Euskal Herriko finalera.