Bertso topaketak

2023/03/06
Apirilaren 12tik 21ra burutuko dira aurtengo topaketak.

Urtero bezala, topaketa ezberdinak antolatu ditugu apirileko bakantzetan, giro goxoan aktibitate ezberdinak eginez, bertsoa jolas. Aurten apirilaren 12-13 eta 14an Idauze Mendin izango gara, apirilaren 15tik 18ra Baigorrin eta azken txanda apirilak 19-20-21 Bidarrain. Izen emateak abian dira bertso eskoletan edo bertsularien-lagunak@bertsozale.eus helbidera mezu bat igorriz.