Bertso eskolen trukaketa eguna iragan da Itsasun
2026/03/09
Kolegio eta lizeoko bertso eskoletako ikasleak batu dira proiektu berri honetan.
Xorieri mintzo gure hezkuntza proiektuak ekimen berri bat abiarazi du ikasturte honetan. Trukaketa egun bat antolatu dugu Itsasuko Baleki trinketan, eta bertan eskalada egin dute ikasleek goizean, eta ondotik bertsoari lotu dira hainbat jokoen bitartez. Xalbat Alzugari gai emailearekin tailer bat landu dute gaiak emateko langintza hori hobeki ezagutzeko edo sinpleki deskubritzeko. Miren Artetxe bertsolaria aritu da beste tailer batean, bertsoak nola eraiki, nola josten dituen berak salatu die adi adi egon diren gazteei. Bukatzeko bertso saio bat ideki bat eskaini dute denek elgarrekin.
Orotara 35 gaztek hartu dute parte trukaketa egun honetan.