Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertso besta egin dugu Donapaleuko hiru eskolekin

2026/03/10
Bidean kultur aretoan iragan da bertso saioa.

Donapaleuko herriko etxearekin elkarlanean eraman dugun proiektua izan da. Bertsolaritza landu dute herriko hiru eskoletan: Amikuzeko ikastolan, Etxekopar eskola pribatuan eta Ikas bidea eskola publikoan. 6 astez Xan Alkhat erakaslea joan da eskola bakoitzera eta bertan bertso sorta ederrak sortu dituzte ikasleek. Eta guzia euskaraz. Atzokoan entzun ahal izan genituen bertso sorta horiek Oskar Estangaren gitarraren laguntzaz. Bertso saioan Ramuntxo Christy eta Elixabet Etxandi aritu dira bertsotan eta bertso jolasean.

Donapaleuko herriko etxea eskertu nahi dugu eta eskoletako erakasleak ere, proiektu hau aitzina eramanik.