Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Baionatik iragan da Haizea dator saioa

2025/04/22
Epaiska elkartean entzun ahal izan dira bertsolari gazteak.

Giro goxoan aritu dira gure bertsolari gazteak Baionan. Lehenik bertso eskoletako haurrek beren agurrak abestu dizkigute eta ondotik bertsotan aritu dira Aiantze Lannes Butron, Uxue Lannes Butron, Aitor Servier, Lou-Anne Morgand eta Teixa Arbelbide Rivière bertsolariak Elixabete Etxandiren aginduetara.

Haizea dator ekimenaren ikasturteko azken saioa izan dugu hauxe. Bertsolari gazteei plazak eskaintzeko xedea duen ekimen honek izango ditu saio gehiago heldu den ikasturtean, haizea alde!