Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Baiona, bertsularien topagune

2023/02/06
Otsailaren 10an bertso poteoa eta saioa.

2023 urte honetan ere bertsoari lekua eman nahian ari gira. Molde anitzetako adierazpide denez, garai batean arrakastatsua zen formula bati heldu nahi diogu: Bertso poteoari. Gainera ipar EH honetan bertsotan edo inguruan ari girenak/ginenak elkartzeko parada izan daiteke, zaharrak berriz bilduz eta gazteak ezagutuz. Poteo horretan presente diren bertsolariak, ausartzen direnak, kantuan arituko dira eta ondotik zerbait jateko manera eta bertso saioa izanen dira Baionako Biltxoko elkartean.