Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Baigorriko bertso topaketak

2024/04/29
Bukatu dira aurtengo bertso topaketak.

Bi txanda ezberdinetan burutu ditugu aurtengo Baigorriko topaketak. Oronozia aterpetxea bertsoz bete dugu. Orotara 140 haur eta gazte elkartu dira Baxe Nafarroan bertsoaren inguruan ezagutza berriak egin eta ongi pasatzeko. Artista ezberdinak izan ditugu bisitan, hala nola Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak, Ixak Sarasua musikaria, Axixko Urmeneta marrazkilaria, eta Amaia Castorenek sukaldaritza tailer bat eskaini dauku.

Baigorri, ez adiorik!