Atharratzek hartu du Haizea dator bertso saioa
2026/02/28
Prefosta elkartean burutu da saioa.
Bertsolari gazteak plazaratzeko bidean sortu zen "Haizea dator" ekimena. Ikasturte honetan bost saio egingo ditugu lurralde osoan zehar sakabanatuak. Ostiral honetan Atharratzen izan du geltoki ekimenak. Bertan, Leina Alkhat, Maia Argain, Gana Berhokoirigoin, Joanes Etxebarria, Johaine Sarraillet eta Beñat Larrory aritu zaizkigu kantuan. Xan Alkhat izan dute gidari eta gai emaile.
Lan bikaina osatuta eta esku zarten artean agurtu dituzte bertsolariak.
Hurrengo geltokia Ziburun izango da, martxoaren 27an 18:30ean Baltsan elkartean.