ARI GITUN eta emazteak plazarat
2026/03/23
Emazte gazteak plazarat ekarri nahi dituen ekimena abiatu dugu.
Hendaiako Borderline fabrikan izan da, hortxe abiatu da ARI GITUN gure proiektu berria. Aldi hontan Bagera talde feministarekin elkarlanean antolatu dugu bertso saioa. Emazte gazteak beraien kantatzeko aukera eskaintzea eta bertsolari horiei plazak eskaintzea ditu xede nagusi ekimen honek.
Hendaiako saioan Haira Aizpurua Ibargari, Goizane Etxeberri Lopepe, Pagoa Bidart Hirigoyen eta Nahia Etxeberri Lopepe aritu dira bertsotan, Saroia Idoate Funosas gai emailaren aginduetara.
Giro goxoan eta ale ederrak utziz agurtu dira bertsolari gazteak.
Borderline fabrika eta Bagera elkartea eskertu nahi ditugu elkarrekin aritzeko aukera emateagatik.