Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

2019ko Taldekako Xilaba abian da

2019/09/23
Itsasuko HASTA LA 2TORIA eta ESKUKULA taldeak etxeratu zituzten kanporaketako haien lehen saioak.

Iragan irailaren 20ean, ostiralez, abiatu zen aurtengo Taldekako Xilaba. Itsasuko HASTA LA 2TORIA eta Azkaineko EKAINAZ taldeek izan zuten xapelgoaren lehen saioan parte hartzeko ohorea. Itsasuko Goxoki gaztetxera 50 bat ikusle hurbildu zen eta oso saio goxoa ikusteko parada ukan zuen. Bi taldeek agurrak baliatu zituzten elkarri lehen pikoak botatzeko. Gai serioek lekua izan zuten baina ez zen umorerik falta izan. Bereziki aipatzekoa izan zen Xumai Muruak eta Lur Renteriak 8ko ttikian eginiko lana, gaiak zioenaren arabera sare sozialetan elkarrekin zeudela hedatzen ari zen eta haien elkarrizketa biziki sinesgarri gertatu zen. Azkenean garaile  HASTA LA 2TORIA taldea izendatu zuen epaimahaiak.

Irailaren 21ean Bob's Berren jokatu zen saioa ere biziki ederra izan zen. Agurrak, tokiko aktualitatearen eta pareko taldearen aipamenak nahasiz, oso umoretsua izan zen saioaren iragarle agertu ziren. Publikoak ez zuen irria bisaietik ezabatzeko paradarik izan, bertsolariek gehienetan horretarako gogoa agertu baitzuten. Azkenean irabazle bat behar eta ESKUKULA taldeak etxeratu zuen kanporaketako haien lehen saioa.

Agurrak:

Bideo gehiago ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen.

Hurrengoak, Izpegin eta Saran

Datorren asteburuan, ligaxken beste bi saio ospatuko dira; biak irailaren 28an.

Bat, Izpegin Irigoienea Bentan jokatuko da 12:30ean, eta bertsu bazkaria izanen da. BARÇA taldea eta URRUÑAGO taldea izanen dira aurrez aurre.

Bigarrena, Sarako PlekaTrinketan ospatuko da 19:00etan, bertsu afari formatuan izanen da: 4KOPLASARA taldea eta EZKORBRUTAK taldea izanen dira lehian.

Zato zu ere zure lagun, ezagun edo herrikideak sustengatzera, irri egitera eta txaloak jotzera... zu gabe ez baitira deus!

2. asteburua 2019