Nafarroako Bertsozale Elkartea

Twitter Facebook

Nafarroa

Albisteak

Beste bost saio jokatuta, finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu dute bi taldek

Beste bost saio jokatuta, finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu dute bi taldek

2020/02/10

Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Bardoetako bigarren asteburuko saioak, bost guztira. Lehenbiziko faseko azken asteburu baten faltan, bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute honezkero: Berako 'Lamixene' eta Malerrekako 'Bertsonautak'.

Beste bost saio jokatuta, finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu dute bi taldek - Gehiago irakurri

Beste bost saiorekin dator Bardoetako bigarren asteburua

Beste bost saiorekin dator Bardoetako bigarren asteburua

2020/02/07

Elgorriagan, Lizarran, Barañainen (bi saio) eta Iruñean izango dira asteburuko saioak. Hamar talde ariko dira kantuan, finalaurrekorako sailkapenaren bila.

Beste bost saiorekin dator Bardoetako bigarren asteburua - Gehiago irakurri

5 saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan

5 saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan

2020/02/03

Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran jokatu dira taldekako txapelketako lehenbiziko saioak. 'Larraun da Araitz. Bi dozena', 'Hego haizea', 'Sakaña', 'Arranopola' eta 'Lamixene' izan dira talde garaileak, eta bigarren fasera pasatzeko bidean lehen puntua jaso dute.

5 saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan - Gehiago irakurri

Hiru saiok emango diote hasiera 2020ko Bardoak taldekako txapelketari

Hiru saiok emango diote hasiera 2020ko Bardoak taldekako txapelketari

2020/01/31

Larraungo Etxarrin, Iruñeko Txantrea auzoan eta Iturmendin izango dira taldekako txapelketako lehen hiru saioak, gaur bertan. Beste bi saio gehiago ere izango dira Bardoen lehenbiziko asteburuan, Erron eta Beran.

Hiru saiok emango diote hasiera 2020ko Bardoak taldekako txapelketari - Gehiago irakurri

13 talde eta ia 100 parte hartzaile 2020ko Bardoetan, urtarrilaren 31an hasita

13 talde eta ia 100 parte hartzaile 2020ko Bardoetan, urtarrilaren 31an hasita

2020/01/25

Dena prest dago 2020ko Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa martxan jartzeko. Urtarrilaren 31an hasiko da egitasmoa, hiru saiorekin, martxoaren 28an izango da finala, Lizarran. Beste behin ere, auzolana eta talde lana izango da oinarri.

13 talde eta ia 100 parte hartzaile 2020ko Bardoetan, urtarrilaren 31an hasita - Gehiago irakurri

Abenduaren 26 eta 27an izango dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Uitzin eta Altsasun

Abenduaren 26 eta 27an izango dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Uitzin eta Altsasun

2019/12/20

Azken urteetako ohiturari eutsiz, egonaldia egingo dute Nafarroako Bertso Eskoletako haur eta gazteek, abenduaren 26tik 27ra, aldi bereko bi txandetan. Uitzin LHko ikasleak elkartuko dira, eta Altsasun DBHkoak; 90 ikasle inguru, guztira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitarau oparoa antolatu du haientzat.

Abenduaren 26 eta 27an izango dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Uitzin eta Altsasun - Gehiago irakurri

Giro ederrean eta mamitsu joan da Nafarroako bertso munduko emakumeen lehen topaketa

Giro ederrean eta mamitsu joan da Nafarroako bertso munduko emakumeen lehen topaketa

2019/11/18

Lesakan izan zen topaketa, atzo. Adin eta herri ezberdinetako hogei emakume inguru bildu ziren bertan, bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak eta Bertso Eskoletako ikasleak, besteak beste. Gogoetak, sentsazioak eta esperientziak partekatzea zen helburua, egungo egoeraren diagnostiko gisara.

Giro ederrean eta mamitsu joan da Nafarroako bertso munduko emakumeen lehen topaketa - Gehiago irakurri

Irati Majuelo eta Alazne Untxalo, Bertsokabin txapeldun

Irati Majuelo eta Alazne Untxalo, Bertsokabin txapeldun

2019/10/25

80 lagun ingururen aurrean jokatu da II. Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketa, Iruñeko Herriko Tabernan. Oholtza gainean izan dira Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo. Azken hauek atera dira txapeldun.

Irati Majuelo eta Alazne Untxalo, Bertsokabin txapeldun - Gehiago irakurri

Azaroaren 5ean abiatuko da Bertsoaroa, eta zortzi emanaldi izango ditu

Azaroaren 5ean abiatuko da Bertsoaroa, eta zortzi emanaldi izango ditu

2019/10/23

Urteroko ohiturari jarraituz, bertsolaritza Iruñean sustatzeko xedez antolatu dute zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Zortzi emanaldi izango dira guztira, kalitatez eta beste diziplinekiko harremanean bertsoa publiko ezberdinengana eramateko. 29.aldia izango du Bertsoaroak.

Azaroaren 5ean abiatuko da Bertsoaroa, eta zortzi emanaldi izango ditu - Gehiago irakurri

Ostegunean jokatuko da 2019ko Bertsokabi Sariketako finala,  Iruñeko Herriko Tabernan

Ostegunean jokatuko da 2019ko Bertsokabi Sariketako finala, Iruñeko Herriko Tabernan

2019/10/22

Hiru bikote arituko dira nor baino nor, txapelaren bila: Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo. 18:30ean hasiko da saioa, Maialen Belarra gai-jartzaile dela.

Ostegunean jokatuko da 2019ko Bertsokabi Sariketako finala, Iruñeko Herriko Tabernan - Gehiago irakurri