Albisteak

30 bertsolari sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako
2015/06/06Gipuzkoa Bertsotan amaituta, 30 bertsolarik lortu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea. Horiek duela lau urteko Txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten 13 bertsolariekin bat egingo dute. Irailaren 20ean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.

Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxagarentzat Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak
2015/06/06Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatu dira larunbatean Ataunen. Goizekoan Unai Mendizabal nagusitu da eta arratsaldekoan, berriz, Iñaki Gurrutxaga. Bi saio horiekin amaitu da Gipuzkoa Bertsotan eta erabakita gelditu da irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu diren 30 bertsolariak.

Larunbateko Ataungo bi saioekin amaituko da Gipuzkoa Bertsotan
2015/06/03Gipuzkoa Bertsotan azken txanpara ailegatu da. Larunbatean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatuko dira Ataunen, herri antzokian. Horien ostean jakingo da irailerako sailkatu diren 30 bertsolarien izenak. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoan bertan.

Ibai Esoain eta Manex Mujika nagusitu dira Usurbilen
2015/05/31Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko beste bi saio jokatu dira igandean Usurbilen. Hurrenez hurren, Ibai Esoain eta Manex Mujika izan dira goizeko eta arratsaldeko saioetako garaileak.

Ane Labakak eta Jon Maiak bigarren saioa irabazi dute Zizurkilen
2015/05/31Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio jokatu dira igandean Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. Ane Labaka lasartearra nagusitu da goizekoan eta Jon Maia zumaiarra arratsaldekoan.

Egoitz Eizagirre eta Gemma Urteagarentzat Oñatiko bi saioak
2015/05/30Oñatiko Santa Ana aretoan jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko bi saioak, goizez eta arratsaldez. Egoitz Eizagirre oriotarra eta Gemma Urteaga besaindarra nagusitu dira.

Nahikari Gabilondo eta Haritz Casabal, garaile Zumaian
2015/05/30Zumaiako Aita Mari aretoan Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzuliko bi saio jokatu dira larunbatean. Nahikari Gabilondo zarauztarrak irabazi du goizekoa eta Haritz Casabal pasaitarrak, berriz, arratsaldekoa.

Bigarren itzulian sartuta, asteburuan zortzi saio berri jokatuko dira Gipuzkoa Bertsotanen
2015/05/27Gipuzkoa Bertsotan hirugarren asteburura ailegatu da, bigarren itzulian sartuta. Larunbatean, Oñatin eta Zumaian, eta igandean, Usurbilen eta Zizurkilen, bina saio jokatuko dituzte. Osotara, zortzi saiotan 48 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.

Asteburuan zortzi saio jokatuta, bigarren itzuliari ekin dio Gipuzkoa Bertsotanek
2015/05/18Larunbatean, Antzuolan eta Zaldibian eta igandean, Hernanin eta Bergaran; lau herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea, 48 bertsolariren parte-hartzearekin. Aitor Urbieta, Maider Arregi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Egoitz Eizagirre, Jon Maia, Ane Labaka, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa izan dira saioetako irabazleak. Lehen itzulia amaitu da eta Bergaran bigarren itzuliari ekin zioten bertsolariek. Hurrengo asteburuan atsedenaldia hartuko du Gipuzkoa Bertsotanek.

Ander Lizarralde eta Unai Muñoarentzat bigarren itzuliko lehen bi saioak
2015/05/17Bergaran eman zaio hasiera Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzuliari. Herriko Zabalotegi aretoan bi saio jokatu dira eta horietan Ander Lizarralde eta Unai Muñoa izan dira nagusi.

Jon Maia eta Ane Labaka, nagusi Hernanin
2015/05/17Hernanin jokatu diren bi saioek amaiera eman diote Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko lehen itzuliari. Jon Maia, goizez, eta Ane Labaka, arratsaldez, izan dira saiootako irabazleak.

Arkaitz Oiartzabalek eta Egoitz Eizagirrek irabazi dute Antzuolako bi saioetan
2015/05/16Antzuolako Torresoroa arteoak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bi saio hartu ditu larunbatean; bata goizean, bestea arratsaldean. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Egoitz Egoitz Eizagirre izan dira irabazleak.

Aitor Urbieta eta Maider Arregi, garaile Zaldibian
2015/05/16Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio berri jokatu dira larunbatean Zaldibian. Aitor Urbieta zarauztarra eta Maider Arregi oñatiarra izan dira garaile goizean eta arratsaldean jokatu diren saioetan.

Gipuzkoa Bertsotan, zortzi saio eta 48 bertsolari bigarren asteburuan
2015/05/13Gipuzkoa Bertsotan bigarren asteburura ailegatuko da, lehenengo itzulia amaituko da eta bigarrena hasiko. Antzuolan eta Idiazabalen, larunbatean, eta Hernanin eta Bergaran, igandean, bina saio jokatuko dituzte. Osotara, 48 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.

Gipuzkoa Bertsotan, sei saio jokatu dira asteburuan
2015/05/11Larunbatean, Astigarragan eta igandean, Oiartzunen eta Idiazabalen; hiru herritan izan da asteburuan Gipuzkoa Bertsotan. Herri bakoitzean bi saio jokatu ziren, goizez eta arratsaldez, 38 bertsolariren parte-hartzearekin. Unai Muñoa, Xabier Sukia, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu izan dira saioetako irabazleak.

Idiazabalen Asier Azpirozentzat eta Iñigo Gorostarzurentzat izan dira saioak
2015/05/10Uda giroko egun eguzkitsu batean, Idiazabalek Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio hartu ditu. Bertsozale ugari elkartu da goizean zein arratsaldean. Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu nagusitu dira jokatu diren bi saioetan.

Oihana Iguaranek eta Mikel Artolak irabazi dute Oiartzungo saioetan
2015/05/10Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko bi saio jokatu dira igandean Oiartzunen. Goizean Oihana Iguaran izan da garaile eta arratsaldean, berriz, MIkel Artola.

Muñoa eta Sukia nagusitu dira Astigarragako lehenengo bi saioetan
2015/05/09Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasearen lehenengo bi saioak jokatu dira Astigarragan. Goizekoa Unai Muñoa lasartearrak irabazi du eta arratsaldekoa Xabier Sukia oriotarrrarentzat izan da. Batean zein bestean, bertsozaleen erantzuna oso ona izan da.

Gipuzkoa Bertsotan, sei saio eta 38 bertsolari lehenengo asteburuan
2015/05/06Larunbatean, Astigarragan eta igandean, Oiartzunen eta Idiazabalen, hori da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasearen lehen asteburuak ekarriko duena. Herri bakoitzean bi saio jokatuko dira, goizez eta arratsaldez, eta osotara 38 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.

Maiatzaren 9an abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea
2015/04/2974 bertsolarik hartuko dute parte Gipuzkoa Bertsotan saio sortan, irailaren 20an hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea dena. Hilabeteko epean 24 saio jokatuko dira eta bertsolariek bina saiotan kantatuko dute. 30 bertsolarik lortuko dute Gipuzkoako Txapelketarako sailkatzea. Gipuzkoa Bertsotan maiatzaren 9an hasiko da Astigarragan eta ekainaren 6an amaituko da, Ataunen.