<!DOCTYPE html> Bigarren itzulian sartuta, asteburuan zortzi saio berri jokatuko dira Gipuzkoa Bertsotanen — Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Bigarren itzulian sartuta, asteburuan zortzi saio berri jokatuko dira Gipuzkoa Bertsotanen

2015/05/27
Gipuzkoa Bertsotan hirugarren asteburura ailegatu da, bigarren itzulian sartuta. Larunbatean, Oñatin eta Zumaian, eta igandean, Usurbilen eta Zizurkilen, bina saio jokatuko dituzte. Osotara, zortzi saiotan 48 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.

Larunbatean lau saio jokatuko dira, Oñatin eta Zumaian bina. Oñatin Santa Ana aretoan izango dira saioak, Itziar Etxezarreta Arakistainek aurkeztuta.

Goizez, 11:30

Arratsaldez, 17:30

Egoitz Eizagirre Aduriz

Odei Lopez Larruri

Josu Oiartzabal Iturzaeta

Aitzol Iturbe Beristain

Beñat Jauregi Etxeberria

Manu Goiogana Bengoetxea

Imanol Irazustabarrena Garmendia

Gemma Urteaga Garmendia

Joseba Lasagabaster Madinabeitia

Arnaitz Lasarte Santa Kruz

Endika Igarzabal Murua

Julen Agirre Agirrezabal

Aita Mari zineman jokatuko dira Zumaiako saioak eta Iban Narbaiza Cevidanesek aurkeztuko ditu.

 

Goizez, 11:30

Arratsaldez, 17:30

Eli Pagola Apezetxea

Maider Arregi Markuleta

Nahikari Gabilondo Mendizabal

Jokin Bergara Eguren

Josu Oiartzabal Zapirain

Maddi Gallastegi Osa

Oier Aizpurua Olaizola

Hodei Iruretagoiena Albizu

Haritz Casabal Pikabea

Izarne Zelaia Arratibel

Iñaki Zelaia Irazusta

Oihana Iguaran Barandiaran

 

Igandean beste lau saio izango ditu Gipuzkoa Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseak. Usurbilgo Sutegi aretoan bi saio jokatuko dira, Inaxio Usarralde Arantzadik aurkeztuta.

 

Goizez, 11:30

Arratsaldez, 17:30

Adur Gorostidi Urkia

Egoitz Aizpuru Sanz

Ane Zuazubiskar Iñarra

Danel Olano Eizagirre

Ibai Esoain Arruti

Oier Etxeberria Zubimendi

Haritz Mujika Lasa

Manex Astigarraga Bergara

Manex Mujika Amunarriz

Aitor Salegi Martija

Antton Fernandez Lasa

Jon Iturrioz Nazabal

 

Azkenik, egun berean Zizurkilen asteburuko azken bi saioak jokatuko dira, Atxulondo Kultur Etxean. Imanol Artola Arretxek egingo ditu aurkezle lanak.

 

Goizez, 11:30

Arratsaldez, 17:30

Asier Sasieta Barrenetxea

Eneritz Artetxe Eizagirre

Gorka Maiz Alustiza

Ane Labaka Mayoz

Xabier Sukia Etxeberria

Eñaut Martikorena Lizaso

Mikel Iturriotz Etxaniz

Jon Maia Soria

Joritz Bastarrika Albisu

Mikel Tapia Aierbe

Maialen Akizu Bidegain

Beñat Iguaran Amondarain

 

Saio guztietarako sarrerak egun berean salduko dira, aretoan bertan. Horretarako, leihatilak 10:00etan eta 16:00etan irekiko dira. Kontutan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatua dela.

Sarreren prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Gainerakoentzat, 6 eurokoa da. Eguneko bi saioak ikusteko, berriz, prezioa 6 eurokoa da Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxoentzat eta 9 eurokoa, gainerakoentzat.