Gipuzkoa

Antolaketa

Zuzendaritza Bartzordea (ZB)

  • Egitekoak:
    • Batzar Nagusiaren erabakiak betetzea.
    • Elkartearen gidaritza.
    • Elkartearen ordezkaritza.
  • Osaera:
    • Lehendakaria: Saroi Jauregi
    • Idazkaria: Felix Irazustabarrena
    • Diruzaina: Amaia Otxotorena
    • Batzordekideak:
      • Jose Mari Altuna
      • Miren Irigoien 
      • Antton Fernandez
      • Iker Iriarte (Sustapena)
      • Adur Gorostidi
      • Asier Azpiroz
      • Asier Iriondo

Maiztasuna: Hilean behin biltzen da.

Agenda

2019-06-24 Aia Plaza librea

Sanjoanak. Bertsolariak

2019-06-24 Segura Plaza librea

San Joanak. Bertsolariak

2019-06-24 Andoain Jaialdia

Sanjuanak. Bertso saioa

2019-06-24 Getaria (G) Plaza librea

San Joan eguna. Bertsolariak

Agenda osoa

BDB gaur

2014-06-24 Andoain

Amaia Agirre, Iker Zubeldia

A. Agirre 
Gazte garaitan bazan
indar ta beroa
ta gaur berriz bakarrik
a ze endredoa!
Zerbezak ateratzen
momentu geldoa
oaindik bero al dago
zure kaineroa? (bis)

I. Zubeldia
Gozatu dizkidazu 
Amaia belarrik
orain ia ez daukat
lehen nuen indarrik
ibili zeralako 
urruti samarrik
ta ia gelditzen zait
aparra bakarrik. (bis)

A. Agirre
Zer dabil hau brometan
edota benetan?
Urruti ibili arren
gaur naukazu bertan
aparra jetxi zaio
beraz jardun zertan?
Ez naiz galduko zure
zurikerietan. (bis)

I. Zubeldia
Leheno nahikoa gendun
begirada hutsa
baina urte hauetan 
hau da aldakuntza!
Nolako orrazkera
nolako gorputza!
Asko mejorau dezu
ordutik honuntza. (bis)

A. Agirre
Pixka bat argaldu da
nere tripatzarra
ta gaur ligoteoan
gabiltz ttirri-ttarra.
Txapa denak itxita
ta ilunabarra
gaur ere ni naiz zure
bezero bakarra. (bis)

I. Zubeldia
Bueno bakarrik gaude
eta azken finen
igual ein dezakegu
saio bat sprinen
barra gainean edo
kainero eskinen
ia ahaztuta daukat
nola hasten ginen. (bis)

A. Agirre
Beraz hasi behar deu
orain eta hemen
hortarako badezu
behar hainbat kemen.
Galdera egin dezu
“Nola hasten ginen?”
bukatu egiten zendun
hasi baino lehen. (bis)

I. Zubeldia
Esprinista ona naiz
zure aditzera
gauza ez da aldatu
zuritik beltzera:
lehen eoskorra zinen
orain hala zera
pertsiana jetxi ta
banoa etxera. (bis)

Albizturtikan Bidaniraino

Zegama herriko eliz kantua, IRUTXETAKO TONTORREAN izenekoa, D.Venzeslao Maiora apaizak asmatua edo asmaerazitakoa, gero Kaxiano Ibargurenek zertxobait aldatua. Berez 12ko handia da doinu eta bertsoa.