Bertso Udalekuak

87374c8a-621c-4666-ba68-a7aac590899a.jpg

Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte bertso udalekuetan. Euskalki aniztasuna da udalekuon ezaugarrietako bat. Bertsolariekin zuzeneko harremana dute udalekuetan.


Txanda bakoitzean bertso afari bat egiten da, eta gaztetxoek aukera dute beren erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.

Kantugintza da beste zutabe garrantzitsuetako bat. Txanda bakoitzean kantuak sortzen dituzte, eta guztien artean udalekuetako diskoa osatzen dute.

Begirale-sukaldariak: bertso mundukoak eta aisialdian esperientzia dutenak dira.

Agenda

2019-06-24 Aia Plaza librea

Sanjoanak. Bertsolariak

2019-06-24 Segura Plaza librea

San Joanak. Bertsolariak

2019-06-24 Andoain Jaialdia

Sanjuanak. Bertso saioa

2019-06-24 Getaria (G) Plaza librea

San Joan eguna. Bertsolariak

Agenda osoa

BDB gaur

2014-06-24 Andoain

Amaia Agirre, Iker Zubeldia

A. Agirre 
Gazte garaitan bazan
indar ta beroa
ta gaur berriz bakarrik
a ze endredoa!
Zerbezak ateratzen
momentu geldoa
oaindik bero al dago
zure kaineroa? (bis)

I. Zubeldia
Gozatu dizkidazu 
Amaia belarrik
orain ia ez daukat
lehen nuen indarrik
ibili zeralako 
urruti samarrik
ta ia gelditzen zait
aparra bakarrik. (bis)

A. Agirre
Zer dabil hau brometan
edota benetan?
Urruti ibili arren
gaur naukazu bertan
aparra jetxi zaio
beraz jardun zertan?
Ez naiz galduko zure
zurikerietan. (bis)

I. Zubeldia
Leheno nahikoa gendun
begirada hutsa
baina urte hauetan 
hau da aldakuntza!
Nolako orrazkera
nolako gorputza!
Asko mejorau dezu
ordutik honuntza. (bis)

A. Agirre
Pixka bat argaldu da
nere tripatzarra
ta gaur ligoteoan
gabiltz ttirri-ttarra.
Txapa denak itxita
ta ilunabarra
gaur ere ni naiz zure
bezero bakarra. (bis)

I. Zubeldia
Bueno bakarrik gaude
eta azken finen
igual ein dezakegu
saio bat sprinen
barra gainean edo
kainero eskinen
ia ahaztuta daukat
nola hasten ginen. (bis)

A. Agirre
Beraz hasi behar deu
orain eta hemen
hortarako badezu
behar hainbat kemen.
Galdera egin dezu
“Nola hasten ginen?”
bukatu egiten zendun
hasi baino lehen. (bis)

I. Zubeldia
Esprinista ona naiz
zure aditzera
gauza ez da aldatu
zuritik beltzera:
lehen eoskorra zinen
orain hala zera
pertsiana jetxi ta
banoa etxera. (bis)

Albizturtikan Bidaniraino

Zegama herriko eliz kantua, IRUTXETAKO TONTORREAN izenekoa, D.Venzeslao Maiora apaizak asmatua edo asmaerazitakoa, gero Kaxiano Ibargurenek zertxobait aldatua. Berez 12ko handia da doinu eta bertsoa.