Gipuzkoa

Larunbatean aurkeztuko da Beasainen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

2015/09/08
Udaberrian Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatu ondoren, irailaren 20an abiatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015. Larunbatean egingo da txapelketaren aurkezpena, Beasaingo Igartza jauregian.

Larunbat goizean aurkeztuko da Beasainen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Igartza jauregian egingo dute aurkezpen ekitaldia eta bertan txapelketako parte-hartzaileak izango dira. Astebete beranduago, hilaren 20an, hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015.

Udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean 30 bertsolarik lortu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015erako sailkatzea. Horiei duela lau urteko txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten 13 bertsolari gehituko zaizkie.

Larunbatetik aurrera www.bertsozale.eus webguneak txapelketari eskainitako atalean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak izango dituzue.

Duela lau urte Ilunben egin zen finalaren irudi bat.