Gipuzkoa

Gipuzkoa

Albisteak

Aner Peritzek eskuratu du Lasturko finalareko hirugarren txartela

2019/03/18

Zarauztarra izan zen lehena ostiralean Orion jokatu zen kanporaletan.

Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteen egonaldia Lasturren egingo da

2019/03/05

Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteentzat egonaldirako izen ematea zabalik dago

Uxue Alkorta ere Lasturko finalean izango da

2019/03/04

Ostiralean jokatu zen kanporaketan lehena izan zen zarauztarra.

Aitor Tatiegi da Gipuzkoako Eskolartekoaren finalerako lehen sailkatua

2019/02/18

Joan den ostiralean jokatu zen lehen kanporaketa, Ibarrako Sendi Ekintza elkartean.

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolartekoa

2019/02/01

Bat-batekoan lau kanporaketa eta finala izango dira. Idatzizkoan, berriz, zortzi saio egingo dira.

Agenda

2019-03-20 Tolosa Hitzaldia

"Laponiako hizkuntza eta kantu inprobisatua" mahai-ingurua.

2019-03-21 Tolosa Berezia

"Arrastoan" dokumentalaren aurkezpena: Laponiako kultura eta kantu inprobisatua

2019-03-22 Oñati Eskolartekoa

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Kanporaketa. Bertso afaria

2019-03-22 Errenteria Lagun-artekoa

Korrika Kulturala. Bertso afaria

2019-03-22 Deba Berezia

"Neretik" emanaldi berezia

Agenda osoa

BDB gaur

1988-03-19 Arrasate

Jon Enbeita, Jon Iñaki Izarzelaia

Enbeita
Basco-frantzes ta basco-espainol
hau zerrendaren larria,
hauxe da gure zabalkuritzaren
lehengo ezaugarria,
etsaiak badu gure herri hau
nahastatzeko egarria,
eskerrik asko baina badugu
izena ondo jarria,
Euskadi dugu ta ez besterik
Euskotarren aberria. (BIS)
Izarzelaia
Muga zikin bat jarri ziguten
Iparraldean lehenbizi,
gure tarteko norbaitek al du
hori ontzako ikusi?
Izenak berriz asko ziraden
ríai gintuztenak nahasi,
español haiek tontoak dira
ta zoroak kasik-kasi,
euskaldun danak zazpi gerala
ez dute oraindik ikasi. (BIS)
Enbeita
Gure Herria da gure asabek
utzitako herentzia,
entzun dezaten aberri honen
bihotzaren irrintzia,
sakatu arte ez da leunduko
gure barruko untzia,
kostako zaie gure izena
gure barrutik kentzia,
egunsentia jeikitzen dator
hiru kolorez jantzia. (BIS)
Izarzelaia
Hainbeste izen bat eta beste
baina ezin da ahantzi,
lenotik ona oraindik ere
gerala zazpi probintzi,
gure lagunek lehenago ere
ziotenak hari eutsi,
ezin genzake naiz txarto egon
egoera hontan etsi,
ezin bai dute inoiz borratu
odolez dana idatzi. (BIS)

Alkhat, Josep

Jaio 1932-03-19

...

Abadia, Anton (1810-1897)

Hil 1897-03-19

Zuberotar nobleziako familia batekoa zen. Bere aitona Jean-Pierre, abade laiko eta notarioa izan zen Zuberoan. Aita, Ürrüstoin jaio zen. Ama, berriz, irlandarra zuen. (...) Londresen Louis Lucien Bon...

Maiatzak jantzi eban lorea

Jonek bere aita Balendinen heriotzan egindako bertsoak.