Cookie politika

Zer da cookie bat?

Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen gailu elektronikoan (ordenagailua, telefono mugikorra, etab.) utz dezakeen testu fitxategia bat da, berriz konektatzen denean identifikatu edota bere ezaugarriak ezagutu ahal izateko. Cookie-ek nabigazioa errazten dute eta abantaila asko ekartzen dituzte. Esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko (pasahitza gutxiagotan sartzeko) edo web gunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko (esate baterako, bere hizkuntza gogoratuz). Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak web gunea uztean urratzen dira; berriz, cookie iraunkorrak gailu elektronikoan data zehatz bat arte mantentzen dira.

 

Zein cookie mota erabiltzen ditu webgune honek?

Web gune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:

  • Cookie teknikoak: Aukera ematen dutenak webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko. Esate baterako, saioa identifikatzea, guen pribatuetara sartzea, erabiltzaileak sartutako parametroak kudeatzea, edukiak sare sozialen bidez partekatzea, etab.
  • Analisi cookie-ak: Aukera ematen dutenak webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko, horrela webgunea erabiltzaileen nabigaziora egokitu eta hobetu daiteke (esate baterako, Google Analytics).

 

Webgune honetan erabiltzen ditugun cookie-ak

Cookie Iraupena Mota Helburua
_utma 2 urte Hirugarrenenak (Google Analytics) Webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
_utmb 30 minutu Hirugarrenenak (Google Analytics) Webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
_utmc Sesioa Hirugarrenenak (Google Analytics) Webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
_utmt 10 minutu Hirugarrenenak (Google Analytics) Webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
_utmz 6 hilabete Hirugarrenenak (Google Analytics) Webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
_ga 2 urte Hirugarrenenak (Google Analytics) Webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
II8N_LANGUAGE 2 urte Propioa Aukeratutako hizkuntza gordetzeko

 

Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?

Web nabigatzaileak cookieak kudeatzeko tresnak dira. Erabiltzaileak aukera du cookieak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Horretarako nabigatzaile desberdinen cookien tratamenduaren konfigurazioa kontsultatu beharko du.

BDB gaur

1999-01-17 Barinaga

Igor Elortza, Jon Sarasua

I.Elortza:
Kanarietan eon ginan
ederto pasatzen;
lagun haundiak egin,
hotelera zuzen;
orain hemen nator ni
umeagaz ozen,
ez al dautsazu honi
zure antzik hartzen? (bis)

J.Sarasua:
Antza izan liteke
erdi aitzakia.
Kanarias da bero
eiten dun tokia,
baina insinuaketa
ez zen egokia;
nik soilik bota nuen
zortziko txikia. (bis)

I.Elortza:
Esan dogu, alkarraz
egon gara aurten;
zeozer egin gendun
hotel merke baten.
Zortziko txikia dau
gaur Jontxuk esaten,
eskerrak ez jatazan
zortzi txiki urten! (bis)

J.Sarasua:
Zera gertatzen zaio
hainbat neskatili:
azpikoa berotu
hamaika mutili;
orain horren estu ez
nazazu erabili,
Egaña ere ez al zan
ondoan ibili? (bis)

I.Elortza:
Bakean bizi daiten
itxi Egañari,
proiekto haundi bat deukot,
egon zaite adi:
ume honek egingo dauz
saioak ugari,
Kanarian repentista
ta hemen bertsolari. (bis)

J.Sarasua:
Palmasen txakur askok
egin zizun zaunka;
nik neuk ezer ez daukat
Egañaren aurka,
baina ume hau ez da
Sarasuan marka,
ez du antiojurik
ta ile gutxi dauka. (bis)

I.Elortza:
Laster urtengo jakoz
ule batzuk gora
ta gero helduko da
miope tonora.
Medikuen eskutan
ixtea da hoba,
ADNaren froga
egin beharko da. (bis)

J.Sarasua:
Froga hori egitea
gaur ez da kasua,
ez zan nerea izan
zure enbarazua.
Mutiko polita da,
isil ta gozua,
gutxi protestatzen du,
ez da Sarasua. (bis)

Topet, Piarres "Etxahun" (1786-1862)

Hil 1862-01-17

Junes Topet eta Engraxi Etxahunen seme bakarra, arreba bat zuen: Majiena. Engrazi Palento Haritxabaletarekin ezkondua (1808-07-27), gogoz kontra, majorazgotza ez galtzearren. Ezkontza honen atze-aurre...

Urbieta Yarzabal, Antonio

Hil 1955-01-17

...

Valverde Casas, Antonio "Ayalde"

Jaio 1915-01-17

Familiko inprenta hasieran Errenterian zeukaten, baina 1914 ezkero Donostian. Arterako zaletasun handiko gizona, sari ugari jaso zituen. Berrogei bat urte bete ondoren hasi zen euskaraz ikasten, eta h...

Ia gureak egin du

80 Txapelketakoan beste urrats bat eman zen bertso doinuen idazkeran. Bertsoa idazten den moduan lerrokatu doinu idazkera ere, hau da, zortziko edo hamarreko bertsoa 8 edo 10 lerrotan datorren eran 8 edo hamar pentagrama lerrotan idazten hasi zen Txapelketa honetako liburuan. Jose Antonio Arana Martija jaunari zor diogu urrats hau emanaren meritua.