Plaza libreak Udaberriko barnetegietan

2018/03/02
Tertangan apirilaren 5etik 7ra

Pazko asterako antolatutako bertso barnetegietako aurre izen ematea burutu da eta Aiaraldeko, Gorbeialdeko, Lautada, Trebiñu eta Mendialdeko 100 umek eman dute izena.

Espejoko eta Tertangako lehen txandak osatuta daude. Tertangako bigarren txandan plaza libreak geratzen dira  apirilaren 5etik 7rako txanda. Udalerri horietan erroldatu gabekoek ere parte har dezakete.


Interesatuek AMAIA ZENTROAN eman behar dute izena, Martxoaren 9a baino lehen.

Izena emateko informazioa gehiago hemen.