Araba

Murgian bertsoa eta glosa lagun

2019/12/17
Abenduaren 6an, Kataluniako glosadoreak eta Euskal Herriko bertsolariak elkartu ziren.

Kantu inprobisatuak elkartu zituen, abenduaren 6an, Murgiako Gaztetxean Kataluniako Manlleu glosa taldea, Gasteizko Sumendiola bete poto Bertso Eskola eta beste bertsolari arabar batzuk. 

Glosadoreak bertsotarako doinuak landu eta bereganatu zituzten, era berean, arabarrek glosa musikatuetan kantatu zuten. 

Arabatik Unai Anda, Izar Mendiguren eta Iñaki Viñaspre aritu ziren; Kataluniatik Núria Casals, herrialde Katalanetako egungo txapelduna, Carolina Font, Irene Marginedas, Álex Pujols, Ramon Terricabras eta Immaculada Tubau. Gaiak jartzen Ainhoa Aizpurua eta Naroa Hernández aritu ziren. Doinu katalanei musika jartzen Quim Camprubí eta argazkilari Xavier Vilaregut.

Gaztetxea bete eta giro ederrean aritu ziren jarritako egungo gaien inguruan.