Araba

Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria 2020

2020/06/26
2020ko Irailaren 2tik 4ra Legutio, Aramaio eta Murgian izango da, goizez. Autobus zerbitzua ere egongo da eta izen ematea Uztailaren 10a baino lehen burutu beharko da, ONLINE.

Udaberrian izan behar zen barnetegia egoera berrira egokitu eta iraila hasierarako antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gorbeialdeko kuadrilak.

Egun bakoitzeko egitarau ezberdin bat izango da 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dena.  Eskualdeko herri guztietatik haurrak jasotzera pasa eta hiru gure nagusitan  bilduta izango da eguneko bertso abentura.

Herri ezberdinetako haurrak, eskualdea eta ingurunea ezagutu, bertako bertsolarien bisita jaso eta hitzarekin jolasteko aukera paregabea izango dute parte hartzaileek. 10 urtetik 13 urtera bitarteko gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera. Izen ematea errez eta erosoa izango da, Uztailaren 10a baino lehen WEB gune honen bitartez egin beharrekoa, ANIMATU! 

IZEN EMATEA ONLINE

+INFO:  ESKUORRIA deskargatu eta han dituzue programa, nondik norkakoak eta kontuan hartu beharreko guztiak.

 

Irailaren 2tik 4ra. Legutio, Aramaio eta Murgian