Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

2019/09/03
2019ko Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik da irailaren 25era bitartean.

Gazte Sortegiak, sormen laborategian 2019-2020 ikasturtean parte hartzeko izen ematea zabalik da irailaren 25era arte.

14-18 urte artekoentzat zuzendua, irailetik ekainera bitartean gartuko da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenetan 17etatik 18:30era izango da eta ikasturtea borobiltzeko ikasturte amaieran Sormen Asteburua burutuko da.

Lau kultur diziplina landuko dira, hala nola Oihane Pereak bertsolaritza, Miren Narbaizak musika, Edurne Azkaratek antzerkia eta Hala Bideoko lagunek ikus-entzunezkoen laborategia.

Matrikula irailaren 25a baino lehen egin beharko da. Eskolak 150 €ko prezioa du, sormen asteburua barne.

 

Informazio gehiago hemen

Izen ematea hemen