Araba

Irailaren 4, 5 eta 6an Gasteizko bertso barnetegia

2018/05/30
Bertso barnetegiak beso zabalik jasoko du 2018-2019 ikasturte hasiera. Sarrian elkartzeko aukera izango dute Gasteizko 10-13 urte arteko gaztetxoek.

Aurten estreinakoz Gasteizko gaztetxoei zuzendutako bertso barnetegia izango dugu irailaren 4tik 6ra bitartean Sarriako Goikuria aterpetxean. 10-13 urte artekoek izango dute hiru eguneko bertso abentura zoragarri bat bizitzeko aukera. Izena emateko parada ekainaren 22a bitartean Amaia zentroan.

Hemen klikatu ezkero izen emateko eskuorria deskargatzeko aukera izango duzu eta bertan informazio gehiago topatuko duzu.

Beraz, oporraldia euskaraz gozatu nahi duenak izena eman dezala barnetegian!! Ez zarete damutuko!!