Araba

Gazte egonaldi bikaina izan dugu Arabako Lautadan!

2020/01/13
Arabako gazte bertsozaleekin egonaldia burutu dugu urtarrilaren 2, 3 eta 4an Ozaetako, Otaza auzoko Garaion sorgingunean.

Bertsoz, jolasez eta ibilaldiz beteriko asteburu pasa ederrarekin eman diogu urteari hasiera. Hotza eta kaleko izotza gure berotasunarekin urtzen ibili gara urtegiaren inguru paregabeetan.

 

Eskualde ezberdinetako gazteak bildu gara bertan eta bertsoek beste batu gaituzte sortutako giro onak. Bertako parajeak ezagutzeko parada ere izan dugu. Horren erakusgarri Gebarako gazteluan ateratako argazkiak. Bertsomobilarekin ere Gebarako herriko kaleak goxatu ditugu gure puntuekin.

 

Ez da zaila ondo pasatzea horrelako konpania ederrarekin. Ziur gaude datorren urtekoa ere halakoa izango dela, ez baitago urtea hasteko era hoberik bertso barnetegi batekin baino! Datorren urtera arte eta segi bixkor!

                    facebook abe  twiter abe  

Agenda

2020-10-02 Agurain Eskolartekoa

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Lautadako topaketa, 14-18 urte artekoak

2020-10-02 Aramaio Eskolartekoa

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Aramaioko topaketa, 14-18 urte artekoak

2020-10-02 Gasteiz Eskolartekoa

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Gasteizko topaketa, 14-18 urte artekoak

2020-10-10 Murgia Eskolartekoa

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Finala, 14-18 urte artekoak

2020-10-10 Murgia Txapelketa

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Finala: Konde basoko iluek (Aramaio), Izenbakuek (Aramaio) eta Sumendiola Bete Poto (Gasteiz)

Agenda osoa hemen