Oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Bertso Abentura ezberdinak bizitzeko aukera egongo da aurten ere udaberrian. Arabako haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute aurtengoan ere. Amurrio, Laudio, Urduña, Aiara eta Artziniegako udalak eta Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrilekin elkarlanean antolatu dira egonaldiak.
Udaberriko oporraldia aprobetxatuz, apirilaren 11tik 13ra bitartean izango da lehena, asteartetik ostegunera lehena, Lautada eta Gorbeialdea eskualdeko 10-13 urte bitarteko haurrentzat. Apirilaren 13tik 15era izango da bigarrena, Aiaraldeko 9-11 urteko haurrentzat. Autobus zerbitzua egongo da, eta izen ematea itxi ondoren jakinaraziko dira autobusaren ibilbidea, ordutegiak eta geltokiak. Prezioa 50 eurokoa da antoaltzaile diren udal eta kuadriletako parte-hartzaileentzat, eta gainerakoentzat 70 eurokoa. Izena ematea onartutakoan ordainketa gutuna helaraziko da posta elektronikoz.
Parte hartzeko dagokion eskualdeko formularioa bete beharko da Martxoaren 24a baino lehen.. Edukiera mugatua izango denez, antolatzaile diren udal eta eskualdeetako haurrek izango dute lehentasuna, eta izen-ematearen ordena izango da bigarren irizpidea.