Albisteak

Eskolartekoa, plazaz plaza
2021/01/25Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten parte-hartzaileak egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartuko ditugu. Lehen saioa urtarrilaren 29an egingo dugu, Gernika-Lumon.

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa, abian
2021/01/25Otsailaren 28ra arte bidali ahal izango dira lanak. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da.

Gai-jartzaileentzako ikastaroa, otsailaren 6an
2021/01/25Azpeitiko Dinamoa sormen gunean eskainiko da, eta aurrez aurre zein online jarraitzeko aukera izango da. Gai-jartzaileak "Ez da kasualitatea" saioetara begira prestatzea du helburu formazio saioak. Izen-ematea irekita dago otsailaren 2ra arte, azken egun hau barne.

Umeen neurrirako bertsoak, Hitzetik Hortzeran
2021/01/21Aste honetako programan, Aissa Intxausti eta Eneko Arrate bertsolari eta antzezleekin batuko gara. Umeentzako antzerkiak egiten dituzte han eta hemen, bertsoa, kantua eta bat-batekotasuna ezinbesteko oinarri dituztela. Orain "Urpekakariak" emanaldiarekin dabiltza herriz herri, eta Munitibarko ikuskizunaren aurretik jarri dugu beraiekin hitzordua. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu da
2021/01/19Lapurdin egun dauden neurriekin ezinezkoa da bertso saiorik egin ahal izatea. Hala, maiatzaren 22ra atzeratuko da Bertso Eguna. Sarrera erosi duzuenoi dirua itzuli edo udaberriko saiorako gordeko zaizue sarrera. Beste bi Bertso Egunek beren datei eutsiko diete.

Elkarlana zabaldu eta indartzera begira
2021/01/15"Bakoitzak bere funtzio, aukera, autonomia eta erantzukizunetik, estrategia partekatuak eraikitzeko egin nahi du lan Bertsozale Elkarteak". Arrate Illaro Etxebarriak lankidetzen inguruan "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian idatzitakoa berreskuratu dugu blogean.

Plateruenari azken agurra, Hitzetik Hortzeran
2021/01/14Euskara eta euskal kultura erdigunean jartzeko asmoz abiatu zen Durangoko Plateruenaren proiektua orain dela ia 18 urte, baina irailaren amaieran Plateruenak ateak itxiko zituenaren albistea iritsi zen. Erika Lagoma bertako bazkide eta bertsolariarekin elkartu gara, urteko azken bertso saioaren egunean. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bertsolari gazteak, 'Plazara!'
2021/01/08Gazteentzako bertso zirkuitua da 'Plazara!'; izen-ematea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik eta gure webgunearen bitartez egin ahal izango da.

Oier Lakuntza bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran
2021/01/07Oier Lakuntza bertsolari eta kimikari nafarra izango da aste honetako programan. Wolfram sindromea diagnostikatu zioten Oierri oso gaztetan, eta horrek ikusmenean, entzumenean eta beste hainbat gaitasunetan eragiten dio. Oholtza gaineko esperientzia nola bizi duen ezagutuko dugu. Hitzetik Hortzera: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Luis Otamendi bertsolaria hil da.
2021/01/02Luis Otamendi bertsolari aiarra hil da. Azken agurra Zarauzko beilatokian egingo zaio urtarrilaren 4an, astelehenean, goizeko 10:00etan