Albisteak

Nafarroako Bertso Eskolen eguna eta 14 urte arteko eskolarteko bertsolari txapelketa Donezteben

Nafarroako Bertso Eskolen eguna eta 14 urte arteko eskolarteko bertsolari txapelketa Donezteben

2013/05/13

Bertso Eskoletan dabiltzan 14 urte arteko Nafarroa osoko gaztetxoek larunbatean ospatu zuten Nafarroako Bertso Eskolen Eguna. Doneztebeko zinema aretoak 80 gazte bildu zituen, besteak beste, Lesaka, Arantza, Igantzi, Doneztebe, Sunbilla, Baztan, Leitza, Altsasu, Iruñea, Barañain, Berriozar, Antsoain eta Atarrabiatik etorritakoak. Bertsoaren inguruan elkar ezagutzeko eta ikasturteari amaiera emateko festa izan zen larunbatekoa.

Nafarroako Bertso Eskolen eguna eta 14 urte arteko eskolarteko bertsolari txapelketa Donezteben - Gehiago irakurri

"Hango eta hemengo" bertso saioa Hitzetik Hortzeran

"Hango eta hemengo" bertso saioa Hitzetik Hortzeran

2013/05/08

Bertso eskolak eta Ttakun euskara elkarteak antolatuta, ohiko moldeetan sartzen ez den bertso saioa egin ohi dute Lasarten urte sasoi honetan. Bertsotan, Ane Labaka eta Unai Muñoa herritarrak aritu dira aurten ere. Eta haiekin batera Andoni Egaña, Jon Maia eta Xabi Paya. Algortarra, kantatu ez duen bertsoaldietan, kideen bat-bateko jarduna gaztelerara itzultzen aritu da, Lasarteko kultur etxera bildutako erdaldunei saioa jarraitzen laguntzeko. Bertan izan da Hitzetik Hortzera.

"Hango eta hemengo" bertso saioa Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Eskolarteko bertsolari txapelketan murgilduta dabiltza gaztetxoak

Eskolarteko bertsolari txapelketan murgilduta dabiltza gaztetxoak

2013/05/08

Nafarroan Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Donezteben; bertan, besteak beste, 14 urte arteko eskolarteko finala jokatuko da. Bizkaian bertso jarrien finala ospatuko da ostiralean Gernikan. Gipuzkoan eskolarteko kanporaketa saioa izango da ostiralean Zarautzen eta Araban Gasteizaldeko eta Lautadako eskolartekoak ospatuko dira, ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren.

Eskolarteko bertsolari txapelketan murgilduta dabiltza gaztetxoak - Gehiago irakurri

70 haur inguru Iparraldeko bertsu-eskolen topaketetan

70 haur inguru Iparraldeko bertsu-eskolen topaketetan

2013/05/02

Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoako bertsu eskola ezberdinetako haurrak bildu ziren bi egunez, apirilaren 29 eta 30ean, Baigorriko Oronozia Etxartean. Bertsoaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea ziren Topaketen helburuak. Lehen egunean jolasak, tailerrak eta Oscar Estangaren bisita ukan zituzten. Bigarren egunean, goiza Xiba eta bertsolaritzaren inguruko jolasekin iragan zuten eta arratsaldean Bertsulari Gazteen Xapelgoko bi kanporaketak iragan ziren.

70 haur inguru Iparraldeko bertsu-eskolen topaketetan - Gehiago irakurri

Patxi Vilaren omenaldia Hitzetik Hortzeran

Patxi Vilaren omenaldia Hitzetik Hortzeran

2013/04/30

Ibardinen izan da beratararren omenezko bertso afaria, eta bizikletaz igo dira Artano eta biak. Ostiral iluntzean ikusi ahal izango dugu etb1en. Eta nahi dugunean eitb nahieranen. Italiako Giroko emankizunak direla eta igande bazkalostean ez da izango HHrik datozen asteetan.

Patxi Vilaren omenaldia Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Mikel Lasartek irabazi du aurtengo Nafarroako eskolarteko bertsolari  txapelketa

Mikel Lasartek irabazi du aurtengo Nafarroako eskolarteko bertsolari txapelketa

2013/04/30

14 eta 18 urte bitartekoen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen ostiralean Iruñean. Zortzi bertsolarik hartu zuten parte Zaldiko Maldiko Elkartean egin zen saioan (Sukil Etxenike, Manex Mailharin, Sarai Robles, Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Maddalen Lopez, Idoia Saez eta Eider Azkoaga) eta Mikel Lasarte barañaindarrak lortu zuen lehen postua. Aurtengoa bigarren txapela du, iaz ere txapeldun izan baitzen. Xabier Silveira bertsolariak jantzi zion txapela gazteari.

Mikel Lasartek irabazi du aurtengo Nafarroako eskolarteko bertsolari txapelketa - Gehiago irakurri

Itsaso arrosa bat punttuka Pasai Donibanen

Itsaso arrosa bat punttuka Pasai Donibanen

2013/04/29

Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatu zen atzo Pasai Donibanen. Arrosa kolorez jantzita egun ederra pasa zuten bertso-eskoletan dabiltzan 14 urtekotik beherako neska-mutilek. 200 ikasle baino gehiago elkartu ziren.

Itsaso arrosa bat punttuka Pasai Donibanen - Gehiago irakurri

Abian dira Eskolarteko txapelketak

Abian dira Eskolarteko txapelketak

2013/04/26

Nafarroan gaur jokatuko da 14-18 urte artekoen finala eta gainontzeko herrialdeetan maiatzean zehar jokatuko dira eskolarteko txapelketak. Idatzizko sariketak eta bat-bateko saioak izango dira, adin mailatan bereizita: 14 urtera artekoak eta 15-18 urte bitartekoak. Guztira 14 kanporaketa saio egingo dira herrialdeetan. Horietan 14 urtera arteko 35 taldek eta 15-18 urteko 100 bertsolari inguruk hartuko dute parte. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala Orion izango da, ekainaren 22an.

Abian dira Eskolarteko txapelketak - Gehiago irakurri

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran

2013/04/24

Plazatik Gaztetxera eguna ospatu dute Mutrikun; mendelaurdeneko ospakizunetan dira Gasteizen. Ostiral iluntzean eskainiko da ETB-1en. Datorren asteotan ez da igande bazkalostean HHrik izango txirrindularitza emango baitute. Eitb nahieran ere ikusgai duzue.

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn