Albisteak

Urtarrilaren 25ean egingo da Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean egingo da Bertso Eguna

2013/12/19

2013a bukatzeko dago oraindik, baina, 2014ko Bertso Eguna antolatzen hasita gaude. Urtarrilaren 25ean ospatuko da eta egun osoko egitaraua prestatzen ari da Bertsozale Elkartea. Arratsaldeko ekitaldirako sarrerak urtarrilaren 7an jarriko dira salgai. Bazkideek afaritarako sarrerak eskuratzeko lehentasuna izango dute, urtarrilaren 7tik 15era. Bazkide ez direnek, urtarrilaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu jarriko dira salgai.

Urtarrilaren 25ean egingo da Bertso Eguna - Gehiago irakurri

BEC: Performance emozionala

BEC: Performance emozionala

2013/12/18

Pio Perez. EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea.

BEC: Performance emozionala - Gehiago irakurri

 Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia

Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia

2013/12/15

Amets Arzallusek irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta gozamen ederra hartu dute, saio bikaina eskaini baitute zortzi finalistek. Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da eta haren ondotik Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina sailkatu dira.

Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia - Gehiago irakurri

Atzerriko ikerlari eta inprobisatzaileak Mintzolan

Atzerriko ikerlari eta inprobisatzaileak Mintzolan

2013/12/13

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala zuzenean jarraituko dute igandean Euskal Herriko zein atzerriko hainbat ikerlari eta inprobisatzailek. Horren berri eman asmoz, agerraldia izan da gaur Mintzola Fundazioaren egoitzan. Mintzola Fundazioko patronatu kideak eta Kuba, Mexiko, Estatu Batuak eta Euskal Herriko inprobisatzaile eta ikerlariek hartu dute parte.

Atzerriko ikerlari eta inprobisatzaileak Mintzolan - Gehiago irakurri

Zortzi bertsolari txapelaren bila, igandean BECen

Zortzi bertsolari txapelaren bila, igandean BECen

2013/12/13

Azken etapara ailegatuko da igandean Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013. Finalera ailegatu diren zortzi bertsolariek kantatuko dute goizeko 11:00etatik aurrera. 13.500 bertsozalek beteko dute aretoa, saiorako sarrera guztiak salduta daude aspalditik, eta Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en zuzenean segitzeko aukera izango da.

Zortzi bertsolari txapelaren bila, igandean BECen - Gehiago irakurri

Finalari begira kontutan hartu beharreko oharrak

2013/12/12

13.500 bertsozalek beteko dute igandean BECeko Bizkaia Arena aretoa. Egun horretan dena behar bezala joan dadin, oinarrizko hainbat ohar eman nahi ditu Bertsozale Elkarteak.

Finalari begira kontutan hartu beharreko oharrak - Gehiago irakurri

Zirriborroak komunikatzeaz

Zirriborroak komunikatzeaz

2013/12/11

Gorka Azkarate. Bertsolaritza irakaslea

Zirriborroak komunikatzeaz - Gehiago irakurri

Kuba, Mexiko, Katalunia eta Euskal Herriko kantu inprobisatua hizpide

Kuba, Mexiko, Katalunia eta Euskal Herriko kantu inprobisatua hizpide

2013/12/09

Munduko Kantu inprobisatuari buruzko jardunaldien baitan hiru hitzaldi sorta izango dira asteazkenean, ostegunean eta ostiralean Amasa-Villabonan Mintzola Fundazioaren egoitzan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrera doan izango da.

Kuba, Mexiko, Katalunia eta Euskal Herriko kantu inprobisatua hizpide - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn