Bertsotruk egitasmoaren inguruko xehetasunak ekarriko ditu Bertsoak

2015/11/16
Gainera, Bertso Eskolen Egunean jazotakoak ere bilduko ditu sareko plazak.

Larunbatean aurkeztu zen Bertsotruk egitasmoa Agurainen, Bertso Eskolen Egunaren baitan. 26 bertso-eskola elkartu ziren ekimena aurkezteko eta haren inguruko informazioa xehatuko du Bertsoak bihar.

Bestalde, Bertso Eskolen Egunean gertatutakoak, botatako bertsoak eta protagonisten hitzak bildu ditu, eta asteazkenean izango dira horiek ikusgai. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ere etapa berri bat hastear da; finalaurrekoari jarraipen berezia egingo dio Bertsoak eta jarraipen horren ingurukoak plazaratuko ditu asteazkenean sareko plazak, baita Zarauzko saioaren gainekoak ere. Ostegunean bertso-saioetako publikoari begira jarriko da eta ostiralean Hitzetik Hortzerako edukiak aurreratuko ditu sareko plazak.

Bertsoak ere izango dira entzungai: gaur Ermuako saioan eskainitako bertsoak argitaratu dira eta bihar Auritzen botatakoak. Ostiralean, azaroaren 20ko data aitzakia hartuta, Francoren heriotzaren bueltan ariko dira Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz berreskuratutako bertsoak.

Bertsoak Ermuan botatako bertsoak plazaratu ditu gaur.