Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Beñat Gaztelumendi txapeldun

2015/12/17

Buruz burukoan Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi aritu dira. 7.000 ikus-entzuletik gora bildu dira Donostiako Ilunben, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala jarraitzera.

Zortzi bertsolariak, larunbateko finalerako prest

2015/12/17

Larunbatean jokatuko da Donostiako Ilunben Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre dira oholtzara igoko diren bertsolariak. Finalerako sarrerak ostirala arratsaldera arte egongo dira salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean eta larunbatean 15:00etan irekiko da leihatila, Ilunben bertan.

Inaxi Etxabek jantziko dio txapela larunbateko finaleko irabazleari

2015/12/15

Harriduraz, baina poz handiz hartu zuen Inaxi Etxabek Gipuzkoako txapeldunari txapela janzteko proposamena. Bertsolari zumaiarra gustura joango da Ilunbera larunbatean, finalistak nortzuk diren ongi aski daki, gaur egun bertsolaritza gerturik segitzen baitu. Plaza ukatu zaien bertsolari emakumeen belaunaldi oso baten ordezkari gisa jantziko dio Inaxi Etxabek txapela larunbateko finala irabazten duen bertsolariari.

Ilunbeko finalak amaiera emango dio abenduaren 19an maiatzean hasitako bideari

2015/12/10

Abenduaren 19an Donostiako Ilunben jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala aurkeztu dute. Bertan ariko diren zortzi bertsolariak izan dira aurkezpenean: Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Haiekin batera, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko ordezkariak finalaren inguruko xehetasunak eman dituzte. Inaxi Etxabe bertsolari zumaiarrak jantziko dio txapela txapeldunari "plaza ukatu zitzaion emakume bertsolarien belaunaldi oso baten ordezkari gisa".

Jon Maiak Eibarren eskuratu du Ilunberako txartela

2015/12/06

Harekin batera sailkatu da Eibarko saiotik Arkaitz Oiartzabal "Xamoa". Astelenan jokatutako azken finalaurrekoaren ondotik, zehaztuta geratu dira finalean ariko diren bertsolariak: Jon Maia, Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".

Eibarren jokatuko da igandean azken finalaurrekoa

2015/12/02

Finalaurrekoetako fasea amaituko da igandean Eibarren. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo igoko dira Astelena pilotalekuko oholtzara. 17:30etan hasiko da saioa eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalera. Horrekin batera, Eibarko saioa amaituta jakingo da nortzuk osatuko duten finalean kantatuko duen zortzikoa. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Unai Agirre nagusitu da Tolosako finalaurrekoan

2015/11/29

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da arratsaldean Tolosan. Unai Agirrek irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19ko finalera. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 1.600 bertsozalek lepo bete dute Usabal kiroldegia. Eibarren jokatuko da igandean txapelketako azken finalaurrekoa eta bertan ezagutuko da zein izango den Ilunben kantatuko duen zortzikoa.

Igandean jokatuko da Tolosan bigarren finalaurrekoa

2015/11/25

Finalaurrekoetako bigarren saioa jokatuko da igandean Tolosako Usabal kiroldegian. Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre dira bertan kantatuko duten bertsolariak. 17:30ean hasiko da saioa eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 19ko finalera. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Alaia Martin da lehen finalista, Zarauzko finalaurrekoa irabazita

2015/11/22

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu da arratsaldean Zarautzen. Alaia Martinek irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da Ilunbeko finalerako. Agin Laburuk eta Ander Lizarraldek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 1.200 bertsozalek bete dute Zarauzko Aritzbatalde kiroldegia. Datorren igandean Tolosan jokatuko da bigarren finalaurrekoa.

Zarautzen jokatuko da igandean lehenengo finalaurrekoa

2015/11/19

Finalaurrekoetako fasea hasiko da igandean Zarautzen. Agin Laburu, Alaia Martin, Ander Lizarralde, Beñat Iguaran, Jon Martin eta Unai Gaztelumendi izango dira Aritzbatalde kiroldegiko oholtzara igoko diren sei bertsolariak. 17:30etan hasiko da saioa eta lehen sailkatua zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalerako. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Albiste gehiago

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb