Bertsotruk

Helduen bertso eskolen arteko harremanak sustatu asmoz antolatu zen Bertsotruk egitasmoa. 2015-2016 ikasturtean gauzatu zen lehena.

Bertso eskolen arteko desafioak biltzen ditu Bertsotruk egitasmoak. Bertso eskola parte hartzaileak hiruko multzotan bereizi eta bertso eskola bakoitzak bere multzoko beste biak hartzen ditu etxean; era berean, beste bi bertso eskolek antolatutako ekitaldira joango da. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia...

Helduen bertso eskolen arteko harremanak sustatu asmoz antolatu zuen Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak Bertsotruk egitasmoa, 2015ean lehen aldiz. Ikasturte hartan 26 bertso eskolek eman zuten izena. 

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren BDB atariaren bitartez eta Bertsoa sareko plazaren bidez emango dute bertso eskolek agendaren eta saioen informazioaren berri. 

2015-11-04