<!DOCTYPE html> Arabako Kuadrilla Artekoaren aurkezpenean izan zen Bertsoa — Bertsozale Elkartea

Arabako Kuadrilla Artekoaren aurkezpenean izan zen Bertsoa

2016/01/18
Bestalde, Bardoak Nafarroako taldekako ekimenaren ingurukoak ere badakartza aste honetan sareko plazak.

Ekimenez gainezka dator aste honetan Bertsoaren jarioa. Iragan berri den asteburuan aurkeztu zen Arabako Kuadrilla Artekoa eta han izan zen Bertsoa. Parte-hartzaileekin izandako solasaldia entzungai izango da sareko plazan. Arabakoaz gain, Nafarroan ere Bardoak taldekako ekimena abiatzear da; ostiralean ekingo diete lehen saioei eta txapelketaren gainekoak aurreratuko ditu sareko plazak. Bestalde, Bertsotruk bertso-eskolen arteko desafioek abiada bizia hartu dute eta ekimenaren nondik norakoak ezagutuko ditugu. Igandean egingo den Mikel Laboa sariketari ere egingo dio tarte Bertsoak.

Gero eta gertuago dago Bertso Eguna ere. Urtarrilaren 30ean ospatuko da Donostian eta goiz, arratsalde zein gauean bertsolaritza izango da protagonista hiriburuan. Izango direnak kontatuko dizkigu Bertsoak.

Ostegunero moduan, bertsolaritzari loturiko hausnarketan murgilduko gaitu sareko plazak, eta oraingoan erritmoa izango du aztergai. Ostiralean, Hitzetik Hortzerako atal berria iragartzeaz gain, urteetan atzera egin eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, bertsoaldia berreskuratuko du Bertsoak. Aurrez ere izango da bertsoak entzuteko aukerarik, eta Oñati eta Amurrioko saioetakoak entzungo ditugu astearen hasieran.

Bertsoa, sareko plazan entzungai dira jada Oñatiko bertsoak