-
Miren Agur Meabe Hitzetik Hortzeran
-
Idazle lekeitiarrarekin elkartuko gara aste honetako programan. Lasarte-Oriako bertso saio literarioa gidatuko du, eta aitzakia hori baliatuko dugu bere bertsozaletasunaz, poetikaz eta hizkuntzaren geruzez hitz egiteko. Gainera, Ordiziako Tximista sagardotegiko bertso afaria ere eskainiko dizuegu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.
Non kokatuta
Albisteak
-
Loitzate Goñik, Nora Mendiak eta Saioa Alkaizak eskuratu dituzte Iruñeko II. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak
-
20 lagunek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, eta 22 lan aurkeztu dituzte guztira, hiru kategoria ezberdinetan. Amaia Telletxeak, Mikel Beuamontek eta Sustrai Colinak osatu dute epaimahaia, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta. Bestalde, asteazkenean estreinatuko da 'Biziraute Saiakera' emanaldi berezia, iazko lehiaketako helduen sari nagusian oinarrituta Saioa Alkaizak zuzendutako lana.
Non kokatuta
Albisteak
-
Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Josu Zabala, Hitzetik Hortzera
-
Aste honetako programan, musikak eta bertsoak bat egiten duten proiektu ugarietako bati buruz arituko gara: Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek Josu Zabala musikariarekin egindako ibilbidea xehatuko dugu alez ale. Otxandioko bolatokian elkartuko gara hiru protagonistekin. Hitzetik Hortzera: larunbatean, ETB1en.
Non kokatuta
Albisteak
-
Askotariko harremanak Bertso Egunean
-
Hitzaren dotoreziaz, harreman mota ezberdinak harilkatu ziren Getariako Bertso Egunean.
Non kokatuta
Albisteak
-
Larunbatean izango da aurtengo bigarren Bertso Eguna
-
Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan izango da. Aretorako sarrerak amaituta daude, baina online zuzenean ikusteko sarrerak badaude www.bertsosarrerak.eus atarian. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten.
Non kokatuta
Albisteak
-
Jarraitu Getarian egingo dugun Bertso Eguna Internetez
-
Cristóbal Balenciaga Museorako sarrerak amaitu dira; online zuzenean ikusteko sarrerak badaude. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten.
Non kokatuta
Albisteak
-
Interneten zeuden aretorako sarrerak amaitu dira
-
Getariako Turismo Bulegoan dauden sarrerak geratzen dira soilik hurrengo Bertso Eguna aretoan bertan jarraitzeko. Dena den, gogoan izan online ikusteko aukera ere badagoela: horretarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude.
Non kokatuta
Albisteak
-
Bigarren Bertso Eguna, Getarian
-
Martxoaren 27an izango da, eta sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta Getariako Turismo Bulegoan.
Non kokatuta
Albisteak
-
Bertso Egunak
-
Hiru Bertso Egun antolatu ziren 2021erako, baina azkenean bi izan dira: otsailaren 13an Iruñean eta martxoaren 27an Getarian. Datorren urtera atzeratu da Hazparnekoa, data zehaztu gabe.
Non kokatuta
Plaza Biziberritzen
-
Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu da
-
Lapurdin egun dauden neurriekin ezinezkoa da bertso saiorik egin ahal izatea. Hala, maiatzaren 22ra atzeratuko da Bertso Eguna. Sarrera erosi duzuenoi dirua itzuli edo udaberriko saiorako gordeko zaizue sarrera. Beste bi Bertso Egunek beren datei eutsiko diete.
Non kokatuta
Albisteak