Interneten zeuden aretorako sarrerak amaitu dira

2021/03/05
Getariako Turismo Bulegoan dauden sarrerak geratzen dira soilik hurrengo Bertso Eguna aretoan bertan jarraitzeko. Dena den, gogoan izan online ikusteko aukera ere badagoela: horretarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude.

Martxoaren 27an Getarian izango den Bertso Eguna aretoan bertan jarraitu nahi duenak Getariako Turismo Bulegora jo beharko du; Internetez salgai genituen mota horretako sarrerak, aretokoak alegia, amaitu egin berri baitira.

Edonola ere, bertso emanaldia online zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da. Horretarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude, 5 euroren truke; 3 euro, bazkideen kasuan.

Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten. Lagun gehiago ere batuko zaizkie protagonistei oholtza gainean: Eli Pagolak, Maider Arregik, Manex Agirrek eta Rosi Lazkanok ere hartuko dute parte emanaldian. Martxoaren 27ko hitzordua 18:00etan hasiko da Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan

Bestalde, gogoan izan Hazparnen izango dela 2021eko hirugarren Bertso Eguna, eta emanaldi horretarako sarrerak ere eskuragai daudela www.bertsosarrerak.eus atarian.