Jarraitu Getarian egingo dugun Bertso Eguna Internetez

2021/03/15
Cristóbal Balenciaga Museorako sarrerak amaitu dira; online zuzenean ikusteko sarrerak badaude. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten.

Martxoaren 27an Getarian izango den Bertso Eguna zuzenean jarraitu nahi duenak Internetez egin beharko du, aretorako sarrerak amaitu egin baitira. Horretarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude, 5 euroren truke; 3 euro, bazkideen kasuan.

Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten. Lagun gehiago ere batuko zaizkie protagonistei oholtza gainean: Eli Pagolak, Maider Arregik, Manex Agirrek eta Rosi Lazkanok ere hartuko dute parte emanaldian. Martxoaren 27ko hitzordua 18:00etan hasiko da Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan

Bestalde, gogoan izan Hazparnen izango dela 2021eko hirugarren Bertso Eguna, eta emanaldi horretarako sarrerak ere eskuragai daudela www.bertsosarrerak.eus atarian.