maialen AND lujanb* bilatuz aurkitu dena

431 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Zortzi saio izango ditu urritik maiatzera egingo den Gai-jartzaile Eskolak
Irailaren 22ra arte eman daiteke izena Gai-jartzaile Eskolan. Urritik maiatzera zortzi saio izango ditu egitasmoak, hileroko maiztasunez. Saio tematikoak izango dira eta horietan gai-jartzailearen zeregina hainbat arlotatik landuko dituzte, bertsolari zein idazleen gidaritzapean. Josu Goikoetxea izango da Gai-jartzaile Eskolako zuzendaria.
Non kokatuta Albisteak
Bertsoa Unibertsitatean eskola egin da EHUko Udako Ikastaroetan
Uztailaren 7tik 11ra Bertsoa Unibertsitatean eskolaren lehen edizioa egin da Donostian, EHUko Udako Ikastaroen barruan. Hiru ikastaro izan dira Mintzola Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz antolatu duten ekimenean. Ikastaroen laburpenak ikusgai daude sarean.
Non kokatuta Albisteak
Azken bi ikastaroak Bertsoa Unibertsitatean eskolaren barruan
"Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan" ikastaroa amaituta, beste bi ikastaro izango dira EHUko Udako Ikastaroetan, Bertsoa Unibertsitatean eskolaren barruan. "Bertsolaritza eta beste sorbideak" izenekoa egingo da gaur eta bihar, berriz, "Bertsolaritza eta gaurko gizartea" ikastaroa egingo da. Horrez gain, gaur arratsaldean bertso saio esperimentala egingo dute Donostiako Miramar Jauregian.
Non kokatuta Albisteak
Gasteiz Bertsozale 2013
Non kokatuta Araba / Proiektuak / Gasteiz Bertsozale
“Gai edozertarako” bertso saio esperimentala egingo dute ostegunean Donostian
Bertsoa Unibertsitatean izeneko egitasmoaren barruan bertsolaritzarekin lotutako hiru ikastaro egingo dira hurrengo astean EHUko Udako Ikastaroetan. “Bertsolaritza eta beste sorbideak” da ikastaroetako bat eta horri amaiera emateko performancea egingo dute ostegunean, hilaren 10ean, Donostiako Miramar Jauregian. Sarrera librea da, baina aurrez gonbidapena eskuratu behar da.
Non kokatuta Albisteak
Bertsoa Unibertsitatean eskola hasiko da astelehenean EHUko Udako Ikastaroetan
Bertsoa Unibertsitatean izeneko egitasmoa jarriko da martxan astelehenean EHUko Udako ikastaroen barruan. Bost egunez bertsolaritzarekin lotutako hiru ikastaro egingo dira, hitzaldi, mahai-inguru eta performancez osatuta. EHUko Udako Ikastaroek eta Mintzola Fundazioak antolatutako ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.
Non kokatuta Albisteak
Bost bertso saio izango dira Iruñeko sanferminetan
Bertso-saio agenda mardularekin datoz aurtengo sanferminak, bost saio egongo baitira Iruñeko jaietan: jaialdiak, bertso trama, balkoitik balkoira... Lesakako sanferminetan ere jaialdi handia izango da.
Non kokatuta Nafarroa / Albisteak
Festa giroan eman zaie amaiera aurtengo eskolarteko txapelketei
Maider Arregi Markuleta oñatiarrak irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko finala eta Aitor Servier Etxexuri azkainearra izan da azpitxapelduna; egun osoko festa egon da Orion.
Non kokatuta Albisteak
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala ospatuko da larunbatean Orion
Ekainaren 21erako egun osoko festa ederra antolatu da Eskolartekoaren harira. Goizeko 11:00etan 15-18 urte artekoen bat-bateko finala izango da, eta, arratsaldez, 15:00etatik aurrera, bertso-eskolen emanaldiak eta erromeria. Gaur aurkeztu da finala Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan izan dira: Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria; Beñat Solaberrieta, Orioko alkatea eta Iñaki Murua, Bertsozale Elkarteko lehendakaria.
Non kokatuta Albisteak
Bertsozale gazte gipuzkoarren festa
Gipuzkoako bertso-eskoletako ikasle ugari bildu dira Arrasaten. Maider Arregi oñatiarra da Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun berria eta Maialen Akizu gailendu zen bertso jarrien modalitatean.
Non kokatuta Gipuzkoa / Albisteak