Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Gameren abiatutako Taldekako XILABA, datorren larunbatean Baigorriko helmugara iritsiko da

2018/11/25
Urriaren 12an Gameren abiatu zen Taldekako XILABA, datorren larunbatean, abenduak 1, iritsiko da Baigorrira. Bertan jokatuko den Finalean, "Mattinsalto" eta "Dilindan" taldeak neurtuko dira. Saioa 18:00etan hasiko da, eta ondotik afaria izanen da Manexenea ostatuan.

Pasa den ostiralean Ortzaizeko ikastolak antolatutako afariaren ondotik, Suhuskuneko herriko gelan ospatu zen Taldekako Xilabaren lehen finalerdia. Bertan "Mattinsalto" taldea nagusitu zen "Ezkorbrutak" taldeari, lehia zinez parekatua izan zelarik. Horrela "Mattinsalto" jadanik finalean da. 

Suhuskunen

Asteburu huntako bigarren finalerdia larunbatean ospatu zen Baionako Zizpa Gaztetxean. Gazteak prestatutako taloak jastatzeko aukera izan zuten bertan bildutakoek. Saio huntan "Dilindan" taldea nagusitu zen Xiberoko "Kantiniersak" taldeko kideekin lehian jardun ondoren. Horrela, "Dilindan" izanen da Finalean kantatuko duen beste taldea.

Zizpan

FINALA, Abenduaren 1ean, larunbatarekin, ospatuko da Baigorriko Plaza Xoko aretoan, 18:00etan eta ondoren Manexenea ostatuan afaria izanen da.

Egun osoko besta eguna izanen da Baigorrin. Goiz osoan "Eguberriko merkatua" izanen da Plaza Xoko gelan, eskolen eta Basaizea elkartearen eskutik. Eguerditan, bazkaria Bixentainian eta bestari amaiera emaiteko, "Gaualdia" Bixentainian ikastolaren alde.

Finalerako sarrerak eta afaria atxikitzeko telefonoa: +33 559 54 15 04 / +33 6 74 98 54 75

Zato hurbilekoen sustengatzera, gustukoen animatzera, eta orozgain bertsuaz gozatzera!