Nafarroa

Lan deialdia: Nafarroako Bertsozale Elkarteko sustapen eragilea

2018/09/13
Urtebeteko ordezkapen bat egiteko sustapen eragilea behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Curriculum Vitaeak aurkezteko epea: 2018ko irailaren 20a.

Eskaintzen da:

  •     Kontratu mota eta lanaldia: obrako kontratua, lanaldi osoz.
  •     Kontratuaren iraupena: 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era arte (luzagarria).
  •     Lan lekua: Iruñean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitza.


Lanpostuaren deskribapena:

Nafarroako Bertsozale Elkartearen egitasmoak aurrera eramateko pertsona baten bila ari gara. Esate baterako, bertso saioen antolaketa, txapelketa eta sariketen diseinua, hainbat kultur programazioaren kudeaketa, sortzaileekin zein kultur eragileekin harremanak…


Eskatzen da:

  •     Lizentziatua edo diplomatua izatea.
  •     Gidatzeko baimena eta autoa izatea.
  •     Bertsolaritza eta euskal kulturaren ezagutza.
  •     Ordenagailu-programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea.

    

Baloratuko da:

  •     Taldeen dinamizazioan esperientzia.
  •     Antzeko lanetan eskarmentua izatea.
  •     Komunikazio baliabideen ezagutza.
  •     Ardura desberdinetara moldatzeko gaitasuna.

    

Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Nafarroako Bertsozale Elkartera (nafarroa@bertsozale.eus), 2018ko irailaren 20a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu Elkartera: (+34) 948 14 37 47.