Nafarroa

Ostiralean jokatuko da Iruñean 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2014/04/01
14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 28. edizioa apirilaren 4an jokatuko da Iruñean, Kalekalde elkartean, arratsaldeko 19etatik aurrera. Gaztetxoen saioaren ostean bertso-merendua izango da Kalekalde elkartean bertan, Julen Zelaieta eta Amaia Elizagoien bertsolariekin. Sarrera doakoa da.

Berrituta dator 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatuko dugu, lehen aldiz, herrialde guztietan oinarri nagusi berak konpartituko dituen Eskolartekoa. Berrituta dator filosofian eta formatuetan.

14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 28. edizioa apirilaren 4an jokatuko da Iruñean, Kalekalde elkartean, arratsaldeko 19etatik aurrera.

Gaztetxoen saioaren ostean bertso-merendua izango da Kalekalde elkartean bertan, Julen Zelaieta eta Amaia Elizagoien bertsolariekin. Sarrera doakoa da.

Zortzi bertsolari gaztek hartuko dute parte Eskolartekoan: Ainara Ieregi (Barañain), Manex Mailharin (Berriozar), Sarai Robles (Barañain), Mikel Lasarte (Barañain), Jokin Pinatxo (Bera), Maddalen Lopez (Lesaka), Joanes Illarregi (Leitza) eta Xabat Illaregi (Leitza).

Aurkezle lanak Alaitz Rekondok eginen ditu, eta Mikel Beaumont, Ekintza Landa eta Nerea Bruñok epaituko dute saioa.

Honako lana egin beharko dute parte-hartzaileek:

1.fasea. 8 bertsolari

  • Hasierako agurra
  • Gai orokorrarekin bertso bat
  • Zortziko txikian binaka ofizioka bina bertso
  • Lau oinak emanda bertso bat

 

2.fasea. 4 bertsolari

  • Binaka koplaka, hiruna kopla osatu arte
  • Puntua emanda bertso bat
  • Gaia emanda bakarka bertso bat

Ostiraleko saioan lehen bi postu eskuratzen dutenek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dute. Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 21ean izango da, Orion.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkartea dira Eskolartekoaren antolatzaileak eta zeregin horretan Kalekalde elkartearen laguntza izan dute.

Mikel Lasarte barañaindarrak irabazi zuen iazko Nafarroako Eskolartekoa.