Nafarroako Bertsozale Elkartea

Twitter Facebook

Nafarroa

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza irakasle bat behar du

2018/06/08
Hurrengo ikasturtean Hezkuntza Arautuan eta bertso eskoletan bertsolaritza eskolak emateko irakasle bat behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Ekainaren 17a arte dago zabalik kurrikulumak bidaltzeko epea.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak hezkuntza arautuan eta bertso eskoletan bertsolaritza eskolak emateko irakasle bat behar du.

Eskaintzen da:
-    Lanaldi erdiko kontratua, ordu kopurua luzatzeko aukerarekin.
-    Irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean amaitu.

Eskatzen da:
-    Unibertsitateko diplomatu, lizentziatu edo graduatu titulua izatea.
-    EGA titulua edo baliokideren bat izatea.
-    Bertsogintzan eskarmentua izatea.
-    Gidatzeko baimena eta autoa izatea.
-    Bertsolaritza zein Bertsozale Elkartea ezagutzea.

Baloratuko da:
-    Irakaskuntzan eta aisialdi jardueretan esperientzia.
-    Lanaldi handiagoa hartzeko disponibilitatea.

Interesatuek kurrikuluma bidali behar dute nafarroa@bertsozale.eus helbide elektronikora, ekainaren 17rako.