Nafarroako Bertsozale Elkartea

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb

Nafarroa

Nafarroako bertsolari gazteen txapelketa jokatuko da ostiralean Iruñean

2018/04/17
Hamalau eta hemezortzi urte bitarteko hamaika bertsolari gaztek hartuko dute parte ostiralean Iruñean jokatuko den Nafarroako bertsolari gazteen txapelketako 32. edizioan. Maravillas gaztetxean izango da saioa, 19:00etatik aurrera, doako sarrerarekin eta ondoren merendua egongo da.

Idurre Villanueva (Barañain), Zuhara Zaratiegi (Barañain), Amaia Lasheras (Barañain), Enma Murillo (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Xabat Illarregi (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka) eta Ekain Alegre (Altsasu) dira Nafarroako bertsolari gazteen txapelketako 32. edizioan kantatuko dutenak.

Asier Garciak aurkeztuko du saioa eta Arkaitz Goikoetxea, Saioa Alkaizak eta Mikel Beaumont izango dira saioko epaileak.

Parte-hartzaile guztiek honako lana egin behar dute:

- Gai orokor bati kopla edo bertso bana (gehienez 5 puntukoa)

- 4 oinak emanda bertso bana

- Hitza gaitzat hartuta kopla edo bertso bana (gehienez 5 puntukoa)

Hortik lau bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera:

- Binaka, gaia emanda, bina bertso zortziko txikian

- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso koplatan

- Buruz burukoa (kartzela)

  • Puntu-erantzun bat
  • Gaiari bertso bat

Saioa 19:00etan hasiko da Iruñeko Maravillas gaztetxean. Sarrera doakoa da eta saioa amaituta merendua izango da.

Txapelketako lehenengo bi sailkatuak ekainaren 9an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.