Nafarroako Bertsozale Elkartea

Twitter Facebook

Nafarroa

Lan deialdia: Nafarroako Bertsozale Elkarteko transmisio eragilea

2019/08/22
2019/2020 ikasturterako ordezkapen bat egiteko transmisio eragilea behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Curriculum Vitaeak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 8a, igandea (barne).

Eskaintzen da:
    
•    Kontratu mota eta lanaldia: obrako kontratua, lanaldi osoz.
•    Kontratuaren iraupena: 2019/2020 ikasturterako kontratu luzagarria, 2019ko irailetik 2020ko ekainera (bukaera data zehazteke).
•    Lan lekua: Iruñean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan.
 

Eginkizun nagusiak:

Nafarroako Bertsozale Elkartearen hezkuntza proiektu osoa kudeatuko duen pertsona baten bila ari gara. Pertsona horrek, era berean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen administrazio ardurak ere hartuko ditu bere gain. Hauek dira, beraz, langilearen funtzio nagusiak:

•    Hezkuntza Arautuko Bertsolaritza irakaskuntzan programaren kudeaketa: instituzioekiko eta ikastetxeekiko interlokuzioa (NBEko koordinatzailearekin batera), irakasleen kudeaketa, egitasmoaren garapen eta berrikuntzen diseinua, programaren finantziazio iturrien eta baliabideen kudeaketa…

•    Nafarroako Bertso Eskolen sarearen kudeaketa: instituzio eta herri elkarteekiko interlokuzioa, irakasleen kudeaketa, matrikulazio kanpainen diseinu eta garapena, Bertso Eskolen eskaintzen diseinua…

•    Aisialdiko egitasmoen eta jarduera osagarrien antolaketa lanak: Negulekuak, topaketak, Bertso Eskolen Eguna, Eskolarteko txapelketa…

•    Elkartearen administrazio lanak: aurrekontuen diseinu eta jarraipena, fakturazioa, giza baliabideen kudeaketa, diru laguntzen eta hitzarmenen kudeaketa…

 

Eskatzen da:

•    Lizentziatua edo diplomatua izatea.
•    Bertsolaritzaren eta euskal kulturaren ezagutza izatea.
•    Euskara maila altua izatea.
•    Informatika ezagutzak izatea: Ofimatika (excel, word…), drive, internet, posta elektronikoa…
•    Gidatzeko baimena eta autoa izatea.


Baloratuko da:

•    Bertsozale Elkartearen proiektuaren eta jardunaren ezagutza.
•    Administrazioko zereginen ezagutza eta aurretiazko eskarmentua.
•    Taldeen dinamizazioan esperientzia izatea.
•    Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa izatea.


Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Nafarroako Bertsozale Elkartera (nafarroa@bertsozale.eus), 2019ko irailaren 8ra arteko epean (barne). Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu elkartera: (+34) 948 14 37 47 (irailaren 2tik aurrera).