Nafarroa

Lan deialdia: Nafarroako Bertsozale Elkarteko sustapen eragilea

2023/10/02
Lan deialdia ireki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, urtebeteko ordezkapena egingo duen sustapen eragile bat kontratatzeko. Lanaldi osoa eskaintzen da, Iruñeko bulegoan aritzeko. Urriaren 20ra bitarte aurkeztu daitezke curriculumak eta motibazio gutunak.

Nafarroako sustapen egitasmoak diseinatu eta garatuko dituen langile baten kontratazioa abiatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Urtebeteko kontratua eskaintzen da, 2024ko urtarrilaren 1ean hastekoa, lanaldi osoz. Besteak beste, bertso saioen antolaketa, txapelketa eta sariketa ezberdinen diseinua, hainbat kultur programazioen kudeaketa, sortzaileekin zein kultur eragileekin harremanak, aisialdi egitasmoen antolaketa… izango dira haren eginkizun nagusiak.

Interesdunek urriaren 20ra bitarte aurkeztu ditzakete curriculumak eta motibazio gutunak, nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatzita. Ondorengo dokumentuan kontsultatu daitezke lan-deialdiaren xehetasun guztiak.

Sustapen egitasmo ezberdinen antolaketa izango da langile berriaren eginkizun nagusia.