Nafarroa

Jose Luis Barberia 'Zili' bertsolaria hil da

2023/03/13
2010eko hamarkadan aritu zen batez ere bat-bateko jardunean, bai Nafarroako bertsolari txapelketan, bai eta bestelako sariketetan ere.

Jose Luis Barberia “Zili” bertsolari leitzarra zendu da. 2010eko eta 2011ko Nafarroako bertsolari txapelketetan parte hartu zuen. Bertsolari gazteentzako Izeta eta Xalto sariketetan ere aritu zen. 2010ean Izeta Sariketako finalista izan zen eta 2011an berriz, Xalto Sariketako finalista. "Bardoak” Nafarroako taldekako bertsolari txapelketan ere parte hartu izan zuen Leitzako taldearekin, bai kantuan bai aurkezle gisa ere. Gaixotasun baten ondorioz zendu da 41 urterekin. Bere aldeko hileta elizkizuna asteazken honetan izanen da, 18:00etan Leitzako San Migel elizan.

Jose Luis Barberia 'Zili', artxiboko argazki batean (Miel Mari Elosegi 'Luze')